Uztailaren bat euritsua bada, hilaren zalantzazkoa izango da.

Kopenhage belaki-hiri bihurtze bidean da

Spiegel International hedabide alemaniarrak egin du 2011z geroztik Danimarkako hiriburuan garatzen ari diren planari buruzko erreportajea. Urte horretan, uholdeen ondorioz, hiriburua urak hartu zuen eta ondorio ekonomiko handiak izan zituzten. 2035era bitarteko plana atondu dute. Parkeak eta kaleak ari dira prestatzen ur kopuru handiak azkar drainatzeko. Diseinu lanetan ari direnek diote aitzindariak direla.


2023ko urriaren 02a
Ur putzuak prest daude euri-jasa handiak jaso ahal izateko. Hiritarrek putzuen gainetik ibiltzeko pasabideak dituzte. Argazkia: Charlotte de la Fuente / Der Spiegel.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Jan Rasmussen ingeniaria hiriburuak prestatu duen planaren egileetako bat da. Ingeniariak dio, Konpenhagek, biztanle kopuru handiko hiria izanik, bide natural gutxi dituela urak ihes egin dezan. Hori dela eta, dio, “urak bere bidea egiten du korronte zikin eta lohitsu batean. Geldiarazi eta bideratu behar da, inolako kalterik eragin ez dezan”.

2011ko ezusteko desatsegina eta berehala, hiria aztertu zuten euri ur bortitzentzako ihesbideak nola antolatu ikusteko. Azterketaren ondoren, hiru aukera zeudela ebatsi zuten. Lehenengo aukera ezer ez egitea zen. Kalkulatu zuten, esku-hartzerik egiten ez bazuten, hurrengo ehun urteetan hondamendien kostuak 2.000 milioi eurokoak izango zirela. Ondorioztatu zuten ez zela aukera erreal bat. Bigarren alternatiba betikoa egitea izango zen: hustubideak eta ur-zuloak prestatzea.

Hirugarren aukera berritzaileagoa zen eta ezohikoa, baina planaren diseinatzaileen ustez, eraginkorrena izango zen alde handiz. Ura drainatzeko eta jasotzeko lur azpiko sare bat osatuko zuten, parkeak eraikiko zituzten ura jasotzeko eta kaleak uholde garaian ibaien funtzioa betetzeko prestatuko zituzten. Helburua zen hiriak gaitasuna izatea ura xurgatzeko eta poliki-poliki askatzeko, nahiz eta gune oso populatua izan.

Urtean 120 euro gehiago

Skybrudsplan edo Lainoen Kudeaketa Planak 1.800 milioi euroko kostua izan du eta hiria babestuko du datozen ehun urtetako eurite gogorretatik. Finantzazioaren gehiengoa ura kudeatzen duen enpresaren bidez egin dute, norbanakoei eta enpresei ezarritako zerga baten bidez. Lau kideko familiek 120 euroko igoera nabaritu dute urteroko tarifan. Planaren diseinatzaileen aburuz, aldaketa klimatikoaren arriskuak kontuan hartuz gero, kostua justifikagarria da.

Hirian zehar lur azpiko eta lur gaineko kanalak eraiki dituzte, gune berdeak daude, bideak euri-jasa handietarako bereziki prestatu dituzte, eta putzuak egin. Ekaitz garaian urez lepo egongo dira gune horiek, gaur egun dira txakurrentzako berdeguneak, paseorako eta jolaserako tokiak.

Hainbat esku-hartzetan bizilagunen zalantzekin eta beldurrekin topo egin dute urte horietan. Planaren egileek adierazi dute biztanleon parte-hartzea bultzatu dutela, batetik, haien oniritzia eduki nahi zutelako, baina baita ere, hiritarrak arduraz jokatzea nahi zutelako. Ditte Juul Sorensen proiektuko arkitektoetako bat da eta hala dio: “Ados badaude etxe alboan egindako proiektuarekin errazago zainduko dute, eta adibidez, ez dute zaborrik botako ura jasotzeko prestatutako putzuetara”.

 

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora