Urtarrilean ortzia, barrikak ongarri metara.

Keniako errefuxiatu kanpalekuetan hirukoiztu egin da haurren desnutrizioa

Afrikako adarra berriz dago muturreko egoeran sikateak eta gatazka armatuek eraginda, eta ondorioak errefuxiatu kanpalekuetan pairatu dituzte: Keniako kanpaleku handienetako batean %33 hazi dira malnutrizio kasuak, eta horietako gehienak haurrak dira.


2023ko urtarrilaren 26a
Dagahaley Keniako errefuxiatu kanpalekuan 233.000 pertsona daude. / Argazkia: Mugarik Gabeko Medikuak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Keniako errefuxiatu kanpalekuetan egoera muturrekoa da, laguntza humanitarioko erakundeak “ezin kudeatzeko puntuan” daudela dio MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak. Umeen malnutrizioa zabaltzen ari da Dagahaleyn, Keniako errefuxiatu kanpalekurik handienetako batean: 2022an aurreko urtean baino %33 paziente gehiago artatu zituzten malnutrizio egoeran, eta horietatik gehienak haurrak zirela zehaztu du gobernuz kanpoko erakundeak. Malnutrizio tasa %45 hazi da 2022ko azken sei hilabeteetan. Egoera okertzearen zergatiak kolera izurriteak, lehortea eta eskualdean dauden gatazka armatuak direla ondorioztatu du GKEak.

Keniako Daadab errefuxiatu konplexurako –bertako kanpaleku bat da Dagahaley– berehalako laguntza eskatu du MSF elkarteak. 2022 aurretik ere, egoera ez zen ona kanpalekuotan, baina iaz eztanda egin zuen, zenbait faktoreren elkarrekintzak eraginda. Izan ere, Kenia, Afrikako adarrean, kontinenteko eremu beroenen artean dago gatazkari dagokionean. Somalian eta Etiopian, mugakide dituen herrialdeetan, gatazka piztuta dago, eta handik ihes egiten duten errefuxiatuen kopurua handia da. Hain zuzen ere, MSFak azaldu du nabarmen igo dela kanpalekuetara bertaratutako errefuxiatu kopurua: egun, 800 familia inguru bizi dira eremutik kanpo, oinarrizko elikagai eta ur sarbiderik barik.

Bestalde, klima aldaketaren aurpegirik gogorrena ere ari dira pairatzen lurraldean. NBE Nazio Batuen Erakundeak aurreikusi du datorren martxo eta maiatz bitarteko eurite sasoian lehortea nagusituko dela, seigarren aldiz jarraian. Horrela, bada, egoera are okerrerago joan daiteke eremuan: Kenian eta Somalian milioika dira gosez eta egarriz. Hain justu, gobernuz kanpoko erakundeak salatu du egoera horrela dela, baina nazioarteko laguntza humanitarioko erakundeen aurrekontuak jaitsi egin direla, eta laguntza operazioak gutxiagotuko direla. 

Aspaldiko zauriak

Hiru hamarkada daramatza kanpalekuen eremuak, 1991n eraiki zuten. Hasieran, Somaliako gerra zibiletik ihesi zebiltzan errefuxiatuei aterpe emateko eraiki zuten, baina lurraldeko egoera gatazkatsua dela eta, beren egoera kronifikatu dute, eta euretatik zenbait 30 urtez daude egoera berean. Egun, iazko iraileko azken kontaketen arabera, 233.000 errefuxiaturi ematen diete aterpe, hasierako planean esperotakoa halako hiru. Zifra horri gehitu behar zaizkio erregistratu gabeko 80.000 pertsona: horietatik 50.000 iaz heldu ziren.

Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira
Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko... (+)
Somalia, azken mende erdiko goseterik gogorrenean
Lau eurite garaitan lehortea orokortu da herrialdean eta biztanleriaren erdiari eragin dio; 213.000 pertsona daude gosete egoera larrian. Malnutrizioa zabaldu da, eta NBEk kalkulatu du... (+)
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan
2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman... (+)
Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena
118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera... (+)
Amphan zikloiak gutxienez 22 pertsona hil ditu Bangladeshen eta Indian
Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona... (+)
gora