Kuku kantatzen euri eta eguzki.

Klima aldaketa jorratuko dute Baionako Alternatiba Egunean

Urriaren 6an egingo dute Alternatiba eguna Baionan. Bizi! Mugimendu altermundistak hainbat hitzaldi eta ekimen desberdin prestatu ditu. Klima aldaketaren eta beste hainbat gairen inguruko hausnarketa bultzatuko dute. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta frantsesez direnetan itzultzaileak egongo dira Umeentzat ere tailer bereziak egongo dira.


2013ko irailaren 03a
Klimaren problematika herritarren agendetara itzularaztea izango dute helburu antolatzaileek. Argazkia: Bizi!
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Klimaren problematika herritarren agendetara itzularaztea izango dute helburu antolatzaileek. Egun honen bidez oihartzun handia lortzea espero dutela adierazi dute, tartean ehun mintzalari inguru etorriko dira hitzaldiak ematera eta jada 150 egiturak izenpetu dute ekitaldiaren manifestua. Beren manifestu eta aldarriek Nazio Batuen Erakundeak 2015an egingo dituen Cop 21 jardunaldiak dituzte jomuga. Jardunaldi horietan jorratuko den gai nagusia klima aldaketa izango da.

Jean Noel Etxeberri Txetx Bizi! mugimenduko arduradunak "berriari adierazi dionez “planeta bakarra dugu. Ezin dugu birtualki funtzionatu, bakarrik zifrei eta oreka matematikoei begiratu”. Frantziako CNRS ikerketa zentroak klimaren gehiegizko azeleratzea 2035. urtean gertatuko dela adierazi du. Klimaren gehiegizko aldaketa honek gizartean ze eragin izango duen eta bere aurrean zer egin daitekeen jakiteko antolatu dute Alternatiba Eguna Baionan.

Ikuspegi iluna alde batera utzi eta proposamen desberdinak azaltzeko egun aproposa izango dela adierazi dute Bizitik, “milaka egitasmo daude klima aldaketa molde eraginkorrean borrokatzen dutenak. Horiek guztiak ezagutaraztea, zabaltzea eta biderkatzea izango xade”.

Stephan Hessel ere omenduko dute, egunean bertan. Bazkaria eta antzerkiak ere egingo dira. Eguna Motives eta Willis Drummond taldeen kotzertuekin amaituko da. Egitarau edo ekitaldien berri gehiago jakin nahi izan ezkero bizimugi.eu webgunean informazio gehiago emango dute.

Hemen egitarau osoa:

MINTZALDIAK

Elkarrekin, mundu hobea eraiki dezagun, erronka klimatikoari aurre eginez. Patrick Viveret filosofoa, Christophe Cassou klimatologoa eta Genevieve Azam Attaceko arduraduna.

Laborariek planeta hozten ahal dute. Mixel Berhokoirigoin (EHLG) eta Paul Nicholson (Via Campesina, EHNE).

Krisi sozial eta ekologikoaren aurrean, zein aldaketa ekonomian eta gizartean? Pierre Larrouturou ekonomista, Marc Soubitez sindikalista, Corinne Morel Darleux hautetsi eta Erradikaltasun Zehatz eta Konkretuaren Biltegiko koordinatzailea.

Euskal Herriaren desafioak: birmoldaketa ekologikoa, elikadura burujabetza eta trantsizio energikoaren aurrean. Iñaki Antiguedad geologoa, Joseba Azkarraga soziologoa eta Amaia Muñoa ELA sindikatuko kidea.

Trantsizioa abian eman, hemen eta orain. Thierry Salomon energia erabilpen eraginkorraren alde ari den NegaWatt elkarteko presidentea, Marc Therry energia estrategietan aholkulari eta hautetsia eta Patrick Sabin Escourceko (Landak) auzapeza.

Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar
2025-09-11 | Xuban Zubiria
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu... (+)
Usurbil 0.0 pauso berri bat hondakinen kudeaketan
2016-12-23 | Xuban Zubiria
Atzoko egunez aurkeztu zuen Usurbilgo udalak, hondakinen kudeaketan pauso berri bat suposatuko duen Usurbil 0.0 plan estrategikoa. (+)
Oiolako urtegia eta Castaños ibaia berdez koloreztatuta agertu dira
2013-07-08 | Xuban Zubiria
Larunbatean Oiolako urtegia, Castaños ibaia eta Barakaldoko beste hainbat erreka berdez koloreztatuta agertu dira, ezezagun batzuek fluoriszeina gizakiontzat kaltegarria ez den substantzia urari bota ostean. (+)
PPren disziplinarekin hautsiz, Marotok Garoñako itxieraren alde bozkatu du
2013-06-07 | Xuban Zubiria
PPren irizpidearen aurka Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzen duen EAJ, PSE, eta EH Bilduren mozioaren alde bozkatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak Eusko Legebiltzarrean (+)
Barakaldo eta Sestaoko uraren kutsadura salatu dute
2013-06-07 | Xuban Zubiria
Ekologistak Martxan-ek Barakaldo, Sestao eta Alonsotegira iristen den ura kutsagarria izan daitekeela azaldu du, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora igorritako txosten batean. (+)
gora