San Migel maiatzeko, gure soroa laiatzeko.

Barakaldo eta Sestaoko uraren kutsadura salatu dute

Ekologistak Martxan-ek Barakaldo, Sestao eta Alonsotegira iristen den ura kutsagarria izan daitekeela azaldu du, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora igorritako txosten batean.


2013ko ekainaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Txostenean zehazten dutenez, kutsaduraren arazoa, HCH (Organokloruroa) konposatuaren presentzia izango da. EAEko ur partzuergoen arduradunek esan dute, presako ura kontsumitzeko moduan dagoela eta ez dagoela mailaz gaindiko HCH konposatuaren arrastorik. Baina kontran, ekologisten ustez, ez dira egin  beharrezkoak diren azterketa guztiak uraren kalitatea neurtzeko.

Mugimendu ekologista, askotan saiatu da instituzioei informazioa eskatu eta Europako araudiak ezartzen dituen minimoak exijitzen. Beraien eskakizunei entzungor egin zaiela ikusita aurkeztu dute txosten hau Ministerioaren aurrean.

Amaitzeko aipatu dute orain arteko neurri guztiak ez direla nahikoak izan uraren kalitate ona bermatzeko eta Ministerioari exijitu diote behartu ditzala EAEko ur patzuergoen arduradunak  legeak ezartzen dituen minimoak betetzera.

Txosten honen aurretik, Barakaldo eta beste herrietan izan dira beste salaketa eta protesta batzuk uraren kalitatearen inguruan. Uraren erreziboa ez ordaintzeko deia egin zuten auzokideek, karteladak, Arartekoak egindako neurketa eskaerak etab.  Gatazka honen aurrean, herri kaltetuetako udalek ere ez diete oraingoz herritarren eskaerei kasurik egin. Kaltetuek mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Irakurri txosten osoa (pdf)

Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar
2025-09-11 | Xuban Zubiria
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu... (+)
Usurbil 0.0 pauso berri bat hondakinen kudeaketan
2016-12-23 | Xuban Zubiria
Atzoko egunez aurkeztu zuen Usurbilgo udalak, hondakinen kudeaketan pauso berri bat suposatuko duen Usurbil 0.0 plan estrategikoa. (+)
Klima aldaketa jorratuko dute Baionako Alternatiba Egunean
2013-09-03 | Xuban Zubiria
Urriaren 6an egingo dute Alternatiba eguna Baionan. Bizi! Mugimendu altermundistak hainbat hitzaldi eta ekimen desberdin prestatu ditu. Klima aldaketaren eta beste hainbat gairen inguruko hausnarketa... (+)
Oiolako urtegia eta Castaños ibaia berdez koloreztatuta agertu dira
2013-07-08 | Xuban Zubiria
Larunbatean Oiolako urtegia, Castaños ibaia eta Barakaldoko beste hainbat erreka berdez koloreztatuta agertu dira, ezezagun batzuek fluoriszeina gizakiontzat kaltegarria ez den substantzia urari bota ostean. (+)
PPren disziplinarekin hautsiz, Marotok Garoñako itxieraren alde bozkatu du
2013-06-07 | Xuban Zubiria
PPren irizpidearen aurka Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzen duen EAJ, PSE, eta EH Bilduren mozioaren alde bozkatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak Eusko Legebiltzarrean (+)
gora