"Instalatzen den laborari gazte bakoitzeko, hiruk erretreta hartzen dute"
Ipar Euskal Herriko etxaldeen segida aztergai, Departamenduko Laborantza Ganbaran. 55 urtetik goitiko laborarien itzulia egin dute Xiberoa, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri eta Errobi eskualdeetan, besteak beste.
Bildutako emaitzek diote, erretretara hurbiltzen diren laborarien erdiak ez duela segidarik ukanen. Beste aldean, aldiz, gazte anitzek zailtasunak dituzte etxalde bat eskuratzeko; izan ere, etxaldeak familiakoa ez de norbaiti uzteko uzkur dira gehienak.
Ikerketaren berri hartu dugu Goizberri saioan, Patrick Etxegarai, Departamenduko Laborantza ganbarako lehendakari-ordearekin.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira... (+)
Lurxurietako harrobi zaharreko hondarkindegiaren etorkizuna zalantzan da. Aiherra eta Donoztiri artean, Donapaleuko bidean da harrobia. Baziren hamar urte Durruty enpresak gunea baliatzen zuela hondarkin geldoen... (+)
Bidasoako izokinaren egoera larria da. Honela dio, Nafarroako ingurumen kudeaketarako erakundeak egindako azken ikerketak. Izan ere, 2022an 90 izokinek besterik ez zuten egin Bidasoa ibaian... (+)
Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu,... (+)
Euskal Elkargoak Mendiko Politika bozkatu du ondoko lau urteetarako. Battitte Laborde Sarako auzapez, eta Euskal Mendia batzordeko arduradunak aurkeztu zuen proiektua Euskal Hirigune Elkargoko osoko... (+)
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.