Uztailaren bat euritsua bada, hilaren zalantzazkoa izango da.

Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez

Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean. Aldaketa horrekin urtean 1.100 kilogramo paper gutxiago erabiliko direla (eta beste hainbeste hondakin aurreztuko direla) kalkulatu du Udalak eta horrez gain, haurren artean "erabili eta bota" kultura sortzen duen praktika saihestu nahi du.


2023ko azaroaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hernaniko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako jangeletan oihalezko zapi berrerabilgarriak erabiltzeko proiektu pilotua jarri dute martxan, Udalak proposatuta. "Helburu nagusia paperezko ahozapien erabilera murriztea da:  hondakinen prebentzioan eragiteaz aparte, ikasleek modu jasangarrian kontsumitzen ikasi eta berrerabiltzeko ohitura har dezaten, 'erabili eta bota' ohiturari planto eginez", jakinarazi du Udalak oharrean.

219.275 paperezko ahozapi aurreztuko dira, 1,1 tona paper

Udalaren kalkuluen arabera, "Hernaniko ikastetxeetako jangelak soilik kontuan hartuta, urtean 219.275 paperezko ahozapi (1.100 kg paper) kontsumitu eta botatzen dira hondakinetara. Ahoa garbitu eta papera zakarretara botatzeko keinu inkontzientea garestiegia da ingurumenarentzat. Izan ere, paper kopuru handiak botatzeaz gain, paperezko ahozapiak fabrikatzeko urtean 54 zuhaitz moztu eta egunean 1.407 litro ur gastatu eta kutsatu behar dira. Horregatik ere bada garrantzitsua ikastetxeko jangelan ere ohitura jasangarriak eskuratzea ingurumena zaintzeko".

Ikasleen ohituretan eragiteaz gain, familien ohituretan ere eragin nahi du Udalak eta hauen artean esku-orria banatuko du, oihalezko zapiak erabiltzeko ohitura etxeetara ere iritsi dadin.

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora