Asteroko buletina
Intxaur urte, arto urte

Hego Koreako emakume baserritarrek gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute

1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.


2023ko irailaren 12a
Argazkia: Korean Agricultural News.

Korean Agriculture News-ek argitaratutako artikulua jaso du bere webgunean Via Campesinak. Iturri horretan jasotzen den kronikak abuztuaren 23ko biltzarraren eta mobilizazioen berri jaso du. Ekitaldia Hego Koreako Emakume Baserritarren Elkarteak antolatu zuen eta COVID-19 ondorengo lehenengo konferentzia izan zen.

Elkarteko lehendakari Yang Ok-heek nekazariek bizi duten egoera estua salatu zuen, baita agintariek duten jarrera tamalgarria ere. Yangen hitzetan, joan den hilean euri jasa gogorrak izan zituzten eta nekazarien lurrak urak estali zituen. Hainbat nekazari hil zen. Garai horretan presidenteak egindakoa kritikatu du Yang Ok-heek: “Albistegietan ikusi nuen presidentea Ukrainara joan zela gerra babestera eta emazteak luxuzko gauzak erosteko baliatu zuela bidaia. Zalantza dut presidente hori herrialde honetarako gai den”. Elkarteko kideen ustez, Amerikako Estatu Batuen, Hego Korearen eta Japoniaren arteko aliantza militarra sendotu izanak Hego Korean gerra arriskua areagotu du.

Yangek gaineratu du Hego Koreako presidenteak nekazarien eskaerei entzungor egiten diela: “Orain gure bizitzak arriskuan jarri behar ditugu eta itsasoan barneratu. Yoon Seok-yeolen gobernuarekin haserre nago, jendearen segurtasunaz eta bizitzaz ez da arduratzen, eta aldiz, begiko du ur kutsatu erradiaktiboa askatzeko Japoniaren plana”.

Argazkikoa Yang Ok-hee da, Hego Koreako Emakume Baserritarren Elkarteko lehendakaria. Kartelean 'elikadura burujabetza' dago idatzita. Argazkia: Han Seung-ho / Korean Agriculture News.
Nekazariak bigarren lanetan, hilaren bukaerara iristen ez direlako

Kim Mi-sun nekazariaren adibidea eman du Korean Agriculture News hedabideak. Kalabazak eta piperrak ereiten ditu hainbat negutegitan. Nekazaritza politikek eraginda, prezioen beheraldiaren ondorioz, ezin du lurretik soilik bizi. Hamar urte daramatza zaintzaile lanetan. Goizeko bostetatik zortzi eta erdiak arte negutegietan jarduten du, bederatzietatik ordu biak eta erdiak arte zaintzan ari da eta hiruretatik aurrera lurrari lotzen zaio berriro. Lanbide bikoitza izateaz gain, eskubide ezaz kexu da: “Laborantza-kudeaketaz arduratzen diren elkarteetan ezin dut izenik eman nekazari laguntzaile gisa, eta beraz, ez ditut jasotzen baserritarrei ematen zaizkien onurak”. Kim Mi-suni gertatzen zaion bezala, emakume baserritar askok dituzte bi lanbide, sarri bigarrena zaintza esparruan izaten da, eta bigarren horretako langile gisa erregistratuta daudenez, nekazaritzako politiketatik at gelditzen dira.

Biltzarra hiru gairen inguruan ardaztu zen: herrialdeko presidentea kargutik botatzea, elikagaien burujabetza gidatzea, eta justizia klimatikoa.

Argazkia: Korean Agriculture News.

 

"Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erostera goaz, lurra babesteko"
2023-11-29 | ARGIA
Abenduaren 1ean, ostiralarekin, Azpeitian aurkeztuko zaie herritarrei "Amillubi taupaka" proiektua. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta... (+)
5. Chai infusioak Indiatik
2023-11-27 | ARGIA, Bizi Baratzea
Menda Bikoitzaren bosgarren saioan chai infusioei buruz aritu da Garbiñe Larrea, Indiatik datozen edari hauek ohikoak bihurtu zaizkigulako gurean ere, bereziki udazken eta negu garaian.... (+)
Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez
2023-11-23 | ARGIA
Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta... (+)
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako
2023-11-21 | ARGIA
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu... (+)
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean
2023-11-08 | ARGIA
Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora