San Sebastian hotza, neguaren bihotza.

Hegaldi laburrak debekatu ditu Frantziak, kutsadura murrizteko

Trenez bi ordu eta erdian edo denbora gutxiagoan egin daitezkeen Frantziako Estatu barruko bidaiak ezingo dira hegazkinez egin, CO2 isuriak murriztea helburu. Salbuespenak eta baldintzak tarteko, neurriak eraginkortasun errealetik baino gehiago sinbolikotik duela kritikatu du hainbatek.


2023ko maiatzaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Astearte honetan sartu da indarrean araudi berria, baina debekatu dituzten hegaldiak praktikan dagoeneko ez zituen eskaintzen Air Francek, 2020an Frantziako Gobernuak dirulaguntza bat eman zionetik pandemian bidaia horiek bertan behera uztearen truke.

Zehazki debekatu diren hegaldiak

Debekatu diren hegaldiek alternatiba behar dute izan trenez: trenek bidaia hori ahalbidetu behar dute bi ordu eta erdian edo denbora gutxiagoan, eta gainera tren bidaia horiek ordutegi egokia izan behar dute, maiztasun ona eta egoki konektatuta egon behar dute; egun berean joan-etorria egin nahi dutenei horretarako aukera errealak eman behar dizkie trenak.

Horrez gain, bidaia luzeagoak egiteko hegaldi batetik bestera lotura gisa funtzionatzen duten hegaldi laburrak ez dira debekatu.

Beraz, praktikan, Paris-Lyon, Paris-Nantes eta Paris-Bordele hegaldiei eragiten die neurriak. Esaterako, Paris-Marsella hegaldiak funtzionatzen jarraituko du, abiadura handiko trenak gutxi gorabehera hiru ordutan egiten duelako bidaia.

Neurri sinbolikoa?

Lotura egiten duten hegaldiak ez debekatu izana, bi ordu eta erdiko muga eta trenari ezarri zaizkion baldintzak tarteko, neurria anbiziotsuagoa izan zitekeela adierazi dute ahots kritikoek, eta praktikan eragin oso txikia izango duela adierazi dute. Kontuak kontu, norabide berean etorkizunean pauso gehiago emateko lehen urratsa izan daitekeela ere azpimarratu du batek baino gehiagok, CO2 isuriak murriztea helburu.

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora