Asteroko buletina
Euria eta eguzkia, martiko eguraldia.

‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak entzuteaz batera, liburuko argazkiak ikusi ahalko dira pantaila handian. Liburuaren lehen aurkezpena biribiltzeko, Azpeitiko Udalari eta Elikaguneari esker, bertaratutakoek aukera izango dute hitzaldiaren ostean zizka-mizkak dastatu bitartean liburuari buruzko iruzkinak eta galderak egiteko.


2024ko irailaren 16a

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Liburua barrutik ezagutzeko aukera egongo da ostiral honetan Azpeitian.

Irailaren 30 arte, ARGIAzaleek eskaintza berezia dute liburu eder hau eskuratzeko: ARGIAkoa eginez gero, liburua opari jasoko duzu. Webgune honetan duzu erraz egiteko aukera. Dagoeneko ARGIAko kidea bazara, irailaren 30a baino lehen 24 euroan erosi dezakezu liburua. Horretarako, idatzi azoka@argia.eus helbidera edo deitu 0034 943 37 15 45 zenbakira.

Liburuaren egileek ibilbide berezia egin dute hazien munduan

Euskal Herrian egindako hazi ekologikoak saltzen ditu Aleka proiektu kolektiboak, eta bertan duela zortzi urtetatik hazigintzan urte osoan lanean aritzen dena da Miguel Arribas Kelo, liburuaren egileetako bat. Liburuaren beste egileak, Marc Badalek, etxerako egiten ditu haziak bere baratzean, eta haziei buruzko dibulgazio lanean aritzen da. Bera da duela 11 urtetatik Cristina Enea fundazioko Haziera hazien artxiboko koordinatzailea.

Lagun zaharrak dira Arribas eta Badal, eta bitxia bezain polita da bien ibilbidea. Arribasek honela kontatu du berea: "Ni Madrilgoa naiz eta nahiz eta kalekumea izan, 22 urte ingururekin hasi nintzen baratzezain hango proiektu kolektibo batean, eta han hasi nintzen agroekologia munduan murgiltzen eta haziari begia jartzen. Duela 16 urte etorri nintzen Euskal Herrira, zuzenean Beizamako Leunda Berri baserrira. Hemen antzeko proiektu bat sortzen ari zen, Uztaro kooperatiba, proiektu autogestionatu eta kolektiboa. Esperientzia hori sortu genuen eta hainbeste urte eta gero kolektibo hori desagertu egin zen eta orduan ausartu nintzen Aleka proiektua sortuta nire betiko kezka edo harrikada martxan jartzera: hazia modu kolektibo eta profesionalean ekoiztea".

Badalek ere bidea egina du hazien munduan: "Ni Bartzelonakoa naiz. 1990eko hamarkadan Bartzelonan okupazio mugimendu azkarra zegoen eta horietatik batzuk masiak [Herrialde Katalanetako etxaldeak] okupatzen hasi ginen, baratzeak egiten eta autogestioa beste era batera ulertzen, ez soilik festetan garagardoa saltzen ez dakit zein kausarendako sosa lortzeko. Laster egin genuen harremana Pirinioetako beste herri okupatuekin: Itoitz borrokan zegoen eta nolabaiteko sare informala sortu zen Katalunia, Aragoi eta Nafarroan herri okupatuetan ginenon artean. Garai horretan hasi ginen mugimendu agroekologikoaz mintzatzen. Ni Alta Garrotxan (Kataluniako Aurre-Pirinioetako eskualdea) dexente ibiltzen nintzen eta 1997an hantxe sortu zen  Ecollavors hazi sarea, oso txikia, autogestionatua, lau lagun-ezagunen arteko ekimen informala izan zena, eta ordutik ibili naiz horrelako sareetan. Duela 14 urte Euskal Herrira jin nintzen, eta duela 12 urtetik bizi naiz Luzaideko etxalde batean. Haziera proiektuan aritzeaz gain, Nafarroako Hazi Sarean parte hartzen dut".

"Gauez hemen, Beizamako Leundaberri baserrian idatzitako liburu bat da"

Hankak Euskal Herrian kokatuta idatzi dute liburua, Arribasek azaldu duenez: "Euskal Herriak baldintza bereziak ditu eta beharrezkoa da baratzeko liburu batek ezaugarri horiek kontuan hartzea". Euskaraz mintzo dira baina liburua euskaraz idazteko motz sentitzen ziren eta gazteleraz idatzi duten testua Markel Lizasoainek itzuli du. Arribasek oso ongi baloratu du itzulpena: "Laborantza munduko kontzeptuak ongi jaso dituela iruditzen zait eta uste dut lortu duela esaldiei eman nahi nien tonua mantentzea. Nik euskara asko ikasi dut liburu hau irakurriz!".

Badalek azpimarratu du laborari batek (Arribasek, alegia) idatzia dela liburuaren zati handiena: "Politika, historia, ekonomia, agronomia, genetika, botanika... Hori dena dago lotuta liburuan eta hori dena atera da laborari profesional, gazte, ekologiko batetik, gauez idazten zuena, behin bere baratzeko eguneko jardunaldia bukatutakoan. Gauez  hemen, Beizamako Leunda Berri baserrian idatzitako liburu bat da. Hori balio handikoa da".

Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez
2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako... (+)
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen... (+)
Haziak eta etorkizuneko auziak
2024-09-22 | Estitxu Eizagirre
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi... (+)
Zizurkil eta Usurbil arteko zentral eolikoaren proiektua hegazkinek eraitsiko ote dute?
2024-09-09 | Estitxu Eizagirre
Green Capital izeneko enpresak Zizurkil eta Usurbil udalerrietako lurretan ezarri nahi duen Ezkeltzu izeneko zentral eolikoak badu neurriko oztopo bat: Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia (AESA).... (+)
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan
2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora