Baratzezaintza, arte eszenikoetan mantzoena da

Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak “bideragarria” izateko

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen aurreproiektuak. Iñaki Petxarromanek Berrian argitaratutako albisteak, erraustegiaren bideragarritasuna ezbaian jartzen du, datuen bidez. 


2018ko maiatzaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gaur gaurkoz, Gipuzkoan sortzen den hondakin kopurua aurreikusitakoa baino baxuagoa da: 2017an 152.000 tona hondakin bildu ziren, hiri hondakinekin parekagarriak diren hondakin industrialak, komertzial eta instituzionalak kontuan izanda. Horrez gain, beste 14.000 tona, birziklatze prozesuetatik sortutako errefusetik datoz. Hondakin guzti horiek tratamendu mekaniko biologikotik pasa behar dute erraustegietako labeetan amaitu baino lehen. Gauzak horrela, 109.000 tona inguru geratuko lirateke errausteko moduan. GuraSOS plataformak emandako datuak dira. Gipuzkoako Diputazioak, baina, “okertzat” jo du datua.

Aldundiaren arabera, GuraSOSek emandako datuei birziklatze prozesuetatik sortzen diren errefusak gehitu behar zaizkio. Hau da, Diputazioak uste du aurreikuspenak “betetzen” ari direla eta datozen 35 urteetan erraustegian tratatu beharko diren errefus kopurua 155.000 eta 175.000 artekoa izango dela.

GuraSOSek emandako datuekin, erraustegiko labe bakar bat beteko litzake, bestea erabilpenik gabe utziz. Hori dela eta, Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak eta erraustegia kudeatuko duen enpresa taldeak –Urbaser multinazional txinatarra barne – sinatutako kontratuaren arabera, kanpotik hondakinak esportatzea “aukeren artean” sartzen da, hitzarmenak ez baitu debekatzen halakorik. Akordioaren arabera, hamarkadaz hamarkada are eta tona gehiago erraustuko baitira: 160.000 tona 2020an, 170.000 2030ean, 180.000 2040an eta 190.000 2050ean.

Gipuzkoako Diputazioaren arabera, iaz hondakinen %49 birziklatu ziren Gipuzkoan, eta Bruselak 2035erako %65 birziklatzeko helburua ezarri du. Datu horiek esku artean izanda, zalantza da nondik aterako den hainbeste hondakin erraustegia bideragarria izan dadin.

“Astebeterako munduaren beste muturreraino joan gaitezke, baina aste osoa irauten duen bost euroko ogia garestia iruditzen zaigu”
2026-07-26 | Miren Osa Galdona
Gernikako (Bizkaia) azoka plazatik gertu dago Mai-ona. Dendaren kanpoaldean aurki daitezkeen barazkiengatik elikagai denda bat dela pentsa daiteke, baina badira bestelako produktuak ere: liburuak, lore... (+)
Komunitatea elikatzen duen su txikia
2020-11-01 | Miren Osa Galdona
COVID-19ak ezbaian jarri du orain artean taxuzkotzat eman ohi ziren hainbat gauza. Paradigma aldaketa uste baino leunagoa izan da batzuentzat, nahi baino bortitzagoa beste hainbatentzat.... (+)
gora