Hazi gaiztotik ez da kuia onik

Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


2025eko otsailaren 17a
Parke fotovoltaiko bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Vitoria Solar 1 Arabako Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan egongo da, eta Vitoria Solar 2 Gasteizen eta Burgun . Bakoitzak 90.000 panel fotovoltaiko izango ditu, eta bertan bildutako energia Arabako hiriburuan egongo den azpiestazio batera bidaliko dute lurpeko kable baten bidez.

El Diario egunkariak jaso duenez, Indarberri enpresa publiko-pribatua da egitasmoaren sustatzailea: Solaria enpresa pribatu energetikoak partaidetzaren %70 ditu eta Energiaren Euskal Erakunde publikoak, berriz, %30. Bi parke fotovoltaikoak eraikitzeko batu ziren biak.

2023. urtearen amaieran UAGA Arabako Nekazarien Elkarteko hainbat laborarik Berria egunkariari salatu zioten Solaria enpresaren jazarpena, laborantza lurrak saldu zitzaten. Laborarien arabera, Solariak "diru kopuru erraldoiak" eta "xantaia" erabiltzen ari zen horretarako. Horietako batek adierazi zuen lurrak alokairuan jartzearen truke 1.500 euro eskaini zizkiotela urtean hektareako, 40 urtez, eta salduz gero 25.000 euro hektareako.

Oiongo Udala, "behartuta"

Bi hamarkadetako etenaldiaren ostean, Oiongo Labraza herrian eraikiko dute Arabako hurrengo parke eolikoa. Oiongo Udalak —EH Bildu du buru— osteguneko arratsaldeko osoko bilkuran berretsi zuen egitasmoa onartzeko baimena, legez onartzera "behartuta" zeudela argudiatuta. Izan ere, eraikitzen hasteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: ingurumen inpaktuari buruzko adierazpena, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

Arabako Mendiak Aske taldeak ARGIAra bidalitako iritzi artikuluan Oiongo Udalaren "maniobra legal eta alderdikoiak" gaitzetsi ditu. Taldearen arabera, bazeuden nahikoa arrazoi parke eolikoa eraikitzeko egitasmoa gelditzeko: esaterako, izapidetzak jasan dituen "irregulartasunak", kasuaren "judizializazioa", eta garrantzitsuena, Labrazko herriaren "ezezko irmoa". Horrela, taldearen ustez Oiongo Udalak legez legitimatu du tramitazioan "irregulartasun nabarmenak" dituen megaproiektu energetikoa.

Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da... (+)
Labrazako parke eolikoa 2025eko azken hiruhilekoan eraikitzen hastea espero du Eusko Jaurlaritzak
2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa izango da, 59 milioi euroko inbertsio publiko-pribatuarekin abiatuko dena. Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu,... (+)
Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau... (+)
Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen,... (+)
Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu... (+)
gora