Bizitza osorako zoriontasunaren bila bazabiltza, baratze bat zaindu

Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak dio une horretan aurreikusitakoa baino zentral termiko bat gutxiago zegoela tentsioa kontrolatzen, eta zeudenak ez zutela araudia betetzen. Red Eléctrica de Españak itzalaldiaren inguruan eginiko txostena aurkeztu du asteazkenean, eta akusazioak ukatu ditu.


2025eko ekainaren 19a
Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroa, Espainiako Gobernuak itzalaldiaren inguruan kaleratutako txostenaren aurkezpenean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aurreikusitakoa baina beranduago izan bada ere, Espainiako Gobernuak apirilaren 28ko itzalaldiaren harira sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, sisteman gehiegizko tentsioa izatea eragin zuen "hainbat faktoreren batasunak": erantzukizuna REE Red Eléctrica de Españaren –enpresa pribatua da, baina bost akziotik baten jabea da Espainiako Gobernua– eta argindar konpainien artean banatu du, txostenak aipatzen baitu lehenak itzalaldiaren egunean eta bezperan hartutako hainbat erabaki "zalantzagarriak" izan zirela eta bigarrengoek tentsioa kontrolatzeko araudia ez zutela bete.

Txostenaren arabera, itzalaldiaren egunean lurraldean bederatzi zentral termiko zeuden martxan –beste batek ez zela erabilgarri egongo jakinarazi zion REEri aurreko egunean–, eta goizeko 10:30ean dagoeneko "egoera ezegonkorra" zen. 12:03an, Aaegesenek haren izena aipatu ez badu ere Espainiako instalazio batek bibrazio handi bat –0,6 hertz– eragin zuen sarean, eta hori arintzeko operadoreak sareko konexioak aldatu eta Frantziarako argindar esportazioa murriztu zuen, besteak beste.

Bi erabaki horiek, ordea, sisteman tentsioa handitzea eragin zuten. 12:19an gertatutako beste bibrazio batek esportazioak are gehiago murriztea eragin zuen, eta, ondorioz, tentsioa berriz handitzea. 12:32an jada argindar planta txikiak saretik deskonektatzen hasi ziren Granadan, Badajozen, Segovian, Huelvan edota Sevillan, baina Espainiako Gobernuaren arabera, haietako batzuk "modu desegokian deskonektatu" ziren. 12:33an guztiz erori zen sarea, eta bost segundoko tartean penintsula osoa argindar gabe geratu zen. 

REEk inongo ardurarik duela ukatu du

Espainiako Gobernuak asteartean aurkeztutakoaren ondoren, REEren txanda heldu da: konpainia horretako buruek, Roberto Garcíak, Beatriz Carreterok eta Concha Sanchezek REEk itzalaldiaren inguruan eginiko aurkeztu dute agerraldi batean. Txosten horretan, Espainiako argindar sistemaren operadoreak ukatu egin du itzalaldian inongo ardurarik duela, eta argindar konpainiei egotzi die erantzukizuna.

REEren jabe den Redeia konpainiako kontseilari ordezkaria da García, eta adierazi du itzalaldiaren egunean ez zutela prozedurarik hautsi, baizik eta uneoro "modu arduratsuan" jokatu zutela. Corredor Redeiako presidenteak, berriz, argindari konpainiei leporatu die itzalaldiaren harira operadoreari emandako informazioa "eskasa" izan dela. Sánchez KRed Electricako operazioetako zuzendari nagusiak zera gehitu du: "Sistema elektrikoaren tentsioa kontrolatu behar zuten zentralek haien betekizunak bete izan balituzte, zerbitzua aurreikusita eta ezarrita zuten bezala eman izan balute, ez zen itzalaldirik gertatuko".

Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien... (+)
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.  (+)
Sañu Bizirik: "Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira"
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko... (+)
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da... (+)
gora