San Sebastian, ordu bat gehiago egunean.

Esako urtegia handitzeko lanak gelditzeko manifestazioa egin dute Iruñean

“Esak ezin du itxaron” lemapean ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean larunbatean. Esako urtegiaren handitze obrak berehala geldiaraztea eta proiektua ikertuko duen nazioarteko ikerketa bat abiaraztea eskatu dute.


2017ko maiatzaren 29a
Esako urtegia handitzeko lanak gelditzeko manifestazioa egin dute Iruñean. (Arg.: Ekinklik)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

18:30ean hasi zen protesta autobus geltokian eta Sarasate pasealekuraino eraman zuten Esako proiektuaren aurkako aldarria. Iker Aramendia Esa+Ez plataformaren bozeramaileak adierazi du “argi” utzi dutela kalean mahai teknikoetan argi zegoena, Esako proiektua “hondamendia” dela.

Obrak atzerapen handiarekin doazela azpimarratu du Aramendiak, eta aurrekontua bost aldiz biderkatu behar izan dutela.

Baina arazo horietatik haratago, bizilagunen bizitza arriskuan ikusten dute. Kezka horiek areagotu ditu azkenaldian Nafarroan izan diren lurrikarek, oraindik ez baitute txertatu proiektuan sismikotasunari aurre egiteko 2012ko legearen eguneratzea.

Hainbat eskaera egin ditu Aramendiak: obrak gelditzea eta proiektua aztertuko duen nazioarteko ikerketa galdegin ditu. Bestalde, halako proiektuak berriz ere martxan ez jartzeko segurtasun legeen berrikuspen bat egiteko eskatu du. Azkenik, proiektuaren “bideraezintasuna” ikusita, proiektu alternatibo bat aurkitzeko “dialogo sozial, politiko eta tekniko” bat eskatu du.

Hona protestaren argazki batzuk (Ekinklik):

 

Handiak txikia jaten du
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik... (+)
"Naturarekin dugun harreman mota gizarteko harremanen isla da"
Ekologia sozialean aditua, bere aita Murray Bookchin ekologia sozialaren aitzindariaren The Next Revolution liburua argitaratu du. Kazetari lanetan ere ibilia, Bernie Sanders AEBetako politikariaren prentsa... (+)
"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"
Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia... (+)
"Mundua klima aldaketatik salbatu nahi badugu, kapitalismoari amaiera eman behar diogu"
Alemaniako ikatz-meategi erraldoien jarduna eteten duten ekintza desobediente masiboak antolatzen ditu Ende Geländek, talde ekologistek, ezkertiarrek eta gobernuz kanpoko erakundeek osatutako elkarteak. Elkarte horren ekintzak... (+)
Filtrazioa: Mertzenarioak eta "kontraterrorismoa" Standing Rockeko protestak zapaltzeko
Taktika militar “kontraterroristak” eta mertzenarioak erabili ditu AEBetako Gobernuak Dakota Acces oliobidearen kontrako protesta “matxinoak” geldiarazteko. Hala irakur daiteke dokumentu filtratuetan oinarritutako The Intercept hedabidearen... (+)
gora