Maiatz luze, artoaren leze.

Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen arriskuez jabetzeko. Espainiako Estatuan halako 40 zenbatu ziren joan den urtean, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak eman berri duen datuaren arabera.


2024ko urtarrilaren 26a
Cofrenteseko zentral nuklearrak (Valentzia) larrialdia izan zen urtarrilaren 15ean, ur horniduran ihesa sumatu zenean. Argazkia: Flickr / Foro Nuclear
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Batez ere Txinaren eta Indiaren bultzadaren ondorioz, energia nuklearraren ekoizpenak errekorra onduko du laster, Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) txosten batean iragarri duenez. Nuklearretatik lorturiko energia 2025erako maximo historikoan izango da, 2021eko ekoizpena gaindituta.

IEAk espero du 2026an nuklearrek eta “berriztagarriek” lehen aldiz gaindituko dutela ikatza,  energiaren ekoizpenean. Batez ere Txinan, Indian eta Hego Korean eraiki diren erreaktore berriek ekarriko dute hazkunde hori, baita Frantziako Estatuan eta Japonen lehendik geldi zeuden hainbat erreaktore berriz martxan jartzeak ere.

Baina nuklearren bultzada berri hori ez da doakoa izango. Urtero zentral nuklearretan izaten diren intzidentziak aztertzea besterik ez dago.

Etengabeko arazoak zentralen barruan...

Berrikitan, Espainiako Estatuak 2023an erreaktoreetan izandako “gertakarien” kopurua jakinarazi du: halako berrogei izan ziren iaz, eta horietatik laurdenak segurtasun sistemei eragin zien. Eta 2024an jadanik izan da susto bat edo beste, esaterako Valentziako Cofrentes zentralean urtarrilaren 15ean gertaturiko larrialdia, non akats baten ondorioz ur hornidura galdu eta erreaktorearen geldialdi teknikoa ezarri behar izan zuen bere jabeak, Iberdrolak.

Frantziako Estatuko zentraletan ere arazoak eguneroko ogia dira. Duela bi aste, EDF konpainiak kudeatzen duen Gravelinesko zentral nuklearrean 3. erreaktorea hozteko ubidearen irakin-neurgailua matxuratuta zegoela konturatu ziren, eta 1. maila eman zion ASN Segurtasun Nazionalerako Agintaritzak gertakariari.

Frantziako Estatuko erreaktoreak 2021. urtetik korrosio arazo ugari izaten ari dira eta Penlyn aurkituriko pitzadurak kontrol-protokoloak are gehiago gainbegiratzera derrigortuko du orain EDF enpresa

Are larriagoa da Normandiako Penly zentralean joan den martxoan aurkituriko panorama. Zentrala geldirik zegoen, baina miaketan ari zirela teknikariek pitzadura handia aurkitu zuten hozte-sistemako hodietako batean, ihes erradioaktiboa eragiteko zorian izan zena. Frantziako Estatuko erreaktoreak 2021. urtetik korrosio arazo ugari izaten ari dira eta Penlyn aurkituriko pitzadurak kontrol-protokoloak are gehiago gainbegiratzera derrigortuko du orain EDF enpresa.

...eta mehatxua kanpoan: lurrikarak, gerrak eta tsunamiak

Mundu osoko zentral nuklearretan gisa bereko kontuak dituzte, eta zenbait kasutan arriskua barruko matxuretatik baino, kanpotik dator.

Ukrainan, Europako handiena den Zaporizhiako zentralean, Errusia eta Ukrainaren arteko gerrarekin bizi duten egoera da horren erakusgarri. Turkian berriz, pasa den urte hasierako lurrikara handiak agerian utzi zuen Akkuyu-n egiten ari diren zentral nuklearraren segurtasuna falta: “Erreaktoreak erregaiz beteak balira, orduan, ikaragarrizko katastrofea izanen genuke”, idatzi zuen Nukleersiz nuklearren kontrako plataformako koordinatzaile Pinar Demircanek.

Japonian, 2011ko Fukushimako hondamendiaren kalteak nola konpondu oraindik ez dakitenean –zentraleko ur kutsatua itsasora jaurtitzen hasi ziren abuztuan–, beste lurrikara eta tsunami alerta bat ekarri zuen 2024ko urteberri egunak: oraingoan mendebaldeko kostaldean, Ishikawa, Niigata eta Fukuiko prefekturetan.

Janpongo Kashiwazaki-Kariwako zentral nuklearra 2024ko urtarrilaren 1eko lurrikarak astindu zuen eta erregaien igerilekuko ura isuri zen. Argazkia: Flickr / IAEA

Ondorioz, hango zentral nuklearretako egoerak kezka handia sortu zuen, tartean munduko handiena den Kashiwazaki-Kariwakoak. 2011tik geldirik zegoen zazpi erreaktoreko zentral hori, baina berriz irekitzeko baimena lortu berri zuen urtarrilaren 1ean lurrikara gertatu zenean. Tepco konpainiak azaldu zuenez 2. eta 7. erreaktoreetan erregai nuklearraren igerilekuetako ura kanpora isuri zen astinduaren ondorioz, baina instalazioetatik atera gabe.

Nuklearren lobbyak azpilana egin du Europar Parlamentuak energia atomikoari “berde” etiketa eman diezaion, eta AIEk bere txostenean dio etorkizunean iturri “garbiek” aseko dutela munduko elektrizitate eskari guztia. Baina “garbi” dagoen bakarra da horrek bere ordaina izango duela lehenago edo beranduago.

Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2025-04-09 | Urko Apaolaza Avila
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional... (+)
Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua
2025-03-20 | Urko Apaolaza Avila
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten... (+)
Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
2025-03-13 | Urko Apaolaza Avila
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen... (+)
Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola
2025-03-09 | Urko Apaolaza Avila
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura... (+)
"Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko"
2025-03-02 | Urko Apaolaza Avila
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen... (+)
gora