Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio falta salatu ditu, baita obrak "presaz" egin nahi izatea ere.
Ekologistak Martxanek galdetu die agintariei ea kontuan hartu duten itsasadarraren puntu horretan “lindanoak” kutsatzen duela ura, AZTIren azterketak jasotzen duen bezala. “Itsasadarraren ohantzea osatzen duten sedimentuak kutsatuta egon daitezke, zonako industria-jardueraren ondorioz, eta, beraz, karakterizatu egin beharko lirateke horiek kentzeko inolako jarduerarik egin aurretik”, adierazi du Javier Vázquez Ekologistak Martxan-eko Uraren arduradunak. 87.000 metro kubiko dragatzea "premiazkoa" dela iragarri dute, Barakaldo eta Erandio arteko oinezko eta bizikletentzako zubia eraikitzeko.
Obraren tamaina eta mugitu beharreko sedimentuen kutsadura potentziala kontuan hartuta, Vázquezek uste du lan horiek ezin direla "urgentziaz" egin, eta ingurumen ebazpen bat izan beharko luketela, "kutsatzaileak dauden ala ez eta zein izango liratekeen zehazteko”. Uraren arduradunak erantsi du kutsatzaile horiek identifikatu ondoren agintariek kudeatu beharko dituztela: “Adierazi behar dute lanak nola burutuko dituzten afekzioak saihesteko, nork kudeatuko dituen, nola garraiatzen diren eta non uzten diren hondakin horiek". Neurri horiek guztiak kontuan hartu behar dituzte ingurunearen eta pertsonen osasuna "arriskuan ez jartzeko”, Vázquezen esantean.
Portu Agintaritzak irekitako kontratazio-prozesua lizitazio-fasean dago orain, 1,4 milioi euroko aurrekontuarekin, Ekologistak Martxan erakundeak gogorarazi duenez. Gainera, ekologistek kritikatu dute lanak "presazko" gisa aurkeztu izana, zubiaren proiektua duela 20 urte bukatzeko asmoa izanda. "Larrialdiak alde batera uzteko eta erantzukizunez jokatzeko" eskatu diete Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, URA, Ingurumen Ministerioa, Kostak eta Portuko Agintaritzari.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545