Asteroko buletina
Otsaila, katu-hila.

Ekofeminismo topaketak egin dituzte larunbatean Maeztun

50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean estrategiak, eginkizunak eta laboreak mahai-gaineratu dituzte.  Euskal Feministak Lurraren Defentsan sareak deitu duen hitzorduaren berri ere eman dute.


2024ko azaroaren 11

Feministok lurraren defentsan blogak egin du egunaren kronika eta bertatik hartua da jarraian irakurriko duzun laburpena.

Maeztuko zentro soziokulturalean elkartu dira goizean Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako 50 kide ekofeminista. Borobilean eseri eta erdigunea eduki sinbolikoz bete ostean, Mendialdeko Lamingorriek eman dizkiete etorri berriei Maeztu inguruari buruzko azalpenak, lurraldean kokatzeko.

Erdigunea eduki sinbolikoz betea. Feministok lurraren defentsan sarea.

Aurkezpenen ostean, hainbat dinamikaren bidez gaur egungo euskal ekofeminismoak deskribatu dituzte, besteak beste, galdera hauei erantzunez: "Zer borroketan gabiltza? Zein hutsune ditugu? Zein dira puntu beroak, konfliktoak, adostasun ezak? Zein dira elkarguneak eta aliantzak?".

 Feministok lurraren defentsan sarea.

Eguerdian, Arrazolako Amillena proiektu kooperatiboko kideek prestatutako bazkaria dastatu dute eta bazkalostea gitarraz eta kantu aldarrikatzailez girotu dute.

Kantuen hitzak. Feministok lurraren defentsan sarea

Arratsaldean, "ideien azoka" egin dute, aurrera begirako eginkizun, labore eta estrategiak bistaratzeko.

Eguna agurtzeko, Euskal Feministak Lurraren Defentsan sareak abenduaren 11n Altsasun elkartzeko egin duen deia zabaldu dute (sare honek harremanetarako helbide hau eman du: e.femilurra@ni.eus).

EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute
2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko:... (+)
Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?
2024-11-07 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi... (+)
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?
2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn... (+)
"Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut"
2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko... (+)
Arabako Mendiak Askek Mozal Legearen bidez jaso duen isuna epaiketara eramango du asteartean
2024-10-28 | Estitxu Eizagirre
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala"... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora