Otsaila, laburrena eta txarrena

Donostiako Udalak zezenketak “laguntzen jarraitzen” duela salatu du Eguzkik

Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak erakusten duela “udalak Illunbeko zezenketak laguntzen jarraitzen” duela.

Illunbeko zezenketen une bat, 2022ko Aste Nagusian. (Argazkia: Gipuzkoa Antitaurinoa)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Azken urteotan, udalak, auzi honetan duen erantzukizun zuzena ezkutatu nahian, argudiatu du zezenketak jarduera pribatua direla eta berak ez duela jarduera horretan inolako erantzukizunik. Baina, horrela balitz, Turismo zinegotziak zergatik eman beharko luke sari bat? Udalaren egitekoa al da pertsona bat saritzea zezenak hiltzeagatik espektakulu bihurtuta?”, kritikatu du Eguzkik.

Halaber, ekologistek gogorarazi dute donostiarren %71aren ustez ez dela “onartu behar udal instalazioak ikuskizun taurinoetarako erabiltzea”, udalak berak egindako inkesta baten arabera. “Nor ordezkatzen ari zen zinegotzia aipatutako saria eman zuenean? Donostia zezen sarraskiekin nahastea nahi ez duen gehiengoa edo zezen sarraskiekin gozatzen omen duen gutxiengoa? Gainera, prentsa kronikaren batean irakurri dugunez, faena biribiltzeko edo, Lage zinegotziak esan zuen ‘zezenketa kultur munduaren funtsezko zutabea’ dela”, gehitu du Eguzkik.

Horrela, ekologistek Eneko Goia alkateari galdetu diote ea bat datorren Lagek toreatzaileari sari bat ematearekin eta esandakoarekin, eta gaineratu dute ez dela lehenengo aldia PSE-EEko zinegotziek halako zerbait egiten dutela: “PSE-EEko zinegotziek urteak daramatzate toreatzaileei sariak ematen, seguruena mundu horretan bozka batzuk lortuko dituztelakoan. Baina, Donostiako Udalaren eta donostiarren izenean ari dira. Eta hori larria da. Hori ezin da nolanahi onartu. Zezenketei dagokienez, PSE-EEko zinegotziek beren burua ordezkatzen dute, edo, gehienez ere, alderdiarena Ez besterik. Eta donostiarron iritziaren inguruan oraindik zalantzarik badituzte, galdetu baino ez dute egin behar”.

Biotech Foods haragi sintetikoaren laborategia bisitatu du Insaustik
Donostiako alkate Jon Insausti Biotech Foods enpresan izan da ostegunean, hiriak dituen erronka ekonomikoen inguruan hitz egiteko aprobetxatuz. Sustapen ekonomikoa bere agenda politikoaren lehentasuna dela... (+)
Txalingo txaletaren inguruko salaketa zabaldu dute, "dokumentazio berria" aurkitu ondoren
Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta "ilegala" dela ebatzi zuen epaitegi batek 2024an. Orain, bide baten erabilera irregularra dela eta ekainean jarritako salaketa zabaldu dute Ekologistak Martxan... (+)
Arkaitzerreka "porlanez suntsitu" dutela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
“Zubietako erraustegiak bere kutsadura arazoak konpondu ez baina inguruko lurrak are gehiago izorratzen segitzen du: Arkaitzerrekan egunotan erreka bera eta bere inguruak ari dira suntsitu... (+)
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean
2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak... (+)
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu dute, azken tramitearen zain
Arroka plazako Udalinfo bulegoan herritarrentzako informazio gune bat jarriko du azaroan. (+)
gora