Asteroko buletina
Baratzea da nire irakasle gogokoena

Bilbo-Bordele interkonexio elektrikoak kontrakotasunak eragin ditu Pirinioz bi aldeetan

Interkonexio elektriko erraldoia eraiki nahi dute espainiar eta frantses gobernuek, Bordele eta Bilbo artean. Proiektuak, ordea, kontrako iritziak eragin ditu, eta mobilizazioak biderkatu dira Bizkaian eta Landetan. Interkonexio egitasmoak 400 kilometroko luzera izanen du, lurpean eta itsaspean, 400.000 volteko gaitasunarekin.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2023ko irailaren 14a

Horren bidez, bi estatuen arteko energia trukaketak erraztu nahi dituzte. Frantziak energia nuklearra salduko dio Espainiari, eta energia berriztagarriak Espainiak Frantziari. Eraikuntza baimenak bidean dira, eta lanak urrian hasiko direla pentsatzen da 3.100 milioi euroko aitzinkontuarekin. Proiektuak ingurumenari eraginen dizkion kalteez ohartarazteko plataforma bat sortu dute Gatika (Bizkaia) herrian, eta Ipar Euskal Herritik ere CADE kolektiboak hurbiletik segituko du afera.

 

Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak
2023-11-10 | Euskal Irratiak
Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman. (+)
Ardi-esne ekoizpena %5 apaldu da iaz, eta 25 ekoizle galdu dira Ipar Euskal Herrian
2023-10-05 | Euskal Irratiak
Geroz eta ardi-esne gutxiago ekoizten da Ipar Euskal Herrian. Iaz 65 milioi litro ekoitzi ziren Departamentuan, 2021ean baino %5 gutxiago. (+)
"Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz"
2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da. (+)
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan
2023-09-21 | Euskal Irratiak
2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra,... (+)
"Galdera aski ilunak badira mahastigintzaren geroaz"
2023-07-20 | Euskal Irratiak
Frantziako diputatu Iñaki Etxaniz eta Frederique Espagnacek jakinarazi dute gutuna igorri diotela laborantzako ministerioari Irulegiko mahastiak gune kaltetu gisa izendatu ditzaten, Mildiou eritasuna dela-eta. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora