Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eusko Jaurlaritza erne ezarri dira. Elkargoak, erraterako, segipen zelula bat abiatu du berriki.
Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.
Momentuko, Bizkaiko golkoan ez da plastikozko bolatxo anitz ikusten. Hala baieztatu dute Itsas Geroa elkarteko kideek. Joan den astean, bi egunez, alde batetik bestera trabeskatu dute itsasontziz euskal kostalde osoa. Beatrice Elizalde elkarteko kideak azaldu duenez "mikro-plastikoak ez dira ikusten, eta beraz oraino zailagoa da garbitua izatea". Gainera, kutsadura uraren zikloan sartzearen lanjerraz ohartarazi dute. Elizalderen hitzetan, "kutsadura hau eragiten duen sistema kapitalista elikatzeari utzi behar diogu".
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.