Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia.

Semaforoa vs. herritarrak


2025eko urtarrilaren 22a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan dituzte. Autoak hirietan agertzen hasi zirenean, hildako kopuruak handituz hasi ziren etengabe, denenak ziren kaleetatik abiadura handian ibiltzen hasi zirelako. Horrek bi aukera ipini zituen mahai gainean: autoen abiadura mugatzea edo oinezkoak errepideetatik botatzea. Auto industriaren bultzadak bigarren aukera gailentzea lortu zuen. Bat-batean, oinezkoak bihurtu ziren euren heriotzaren errudun, autoaren eremu naturala baimenik gabe zeharkatu zutelako.

Semaforoek adierazten dute, agian, era garbienean, lehentasun horren lerratzea. Zenbatu ezazu zenbat denbora egoten den zain oinezkoa eta zenbat errepide gainekoa. Hiruko erregela baten bidez kalkula daiteke zenbat aldiz denbora gutxiago balio duen oinezko baten denborak.

Aparkalekuz beteriko kale bakoitza zuhaitzez beteriko espaloi bat izan zitekeen, parking bakoitzaren ordez parke bat egon zitekeen

Garraio politikan ere lehentasunak funtsezkoak dira: aparkalekuz beteriko kale bakoitza zuhaitzez beteriko espaloi bat izan zitekeen, parking bakoitzaren ordez parke bat egon zitekeen eta autobideetara bideraturiko diruaren apur batekin garraio publiko duina izan ahalko genuke. Ez da kasualitatea Espainiako hirien espazioaren ia %70 autoetara bideratuta egotea; eta Bilbon Errekaldeko saihesbideari lekua egiteko desagertu ziren etxeak ez zituen haizeak bota.

Txorierriko saihesbidea, Supersurra, Autzaganeko tunela… orain arte beti egon da berde Bizkaiko Diputazioaren semaforoa autobide berrientzat. Leioa eta Sestao lotuko lituzkeen Subflubiala autobideak ere Foru Aldundiaren argi berdea jaso du, baina badirudi hainbat herritar bere bidean gurutzatu direla proiektua gelditzeko. Ez omen zaie zentzuzkoa iruditzen ia mila milioi euro bideratzea azpiegitura horretara, zerbitzu publikoak diru beharrean dauden honetan. Klima larrialdiak eta airearen kutsadurak ere kezkatzen ditu. Batzuek euren institutua ere babesten dute, patioan bertan hiru kilometroko tunela eraikitzeak horren biziraupena zalantzan ipintzen duela argudiatuta. Kanpaldia egin zuten irailean eta orain manifestazioa antolatu dute Bilbon.

Zerk balioko du gehiago, diputazioaren argi berdeak edo herritarren bultzadak? Ikusteke dago, baina gu ez gara begira geratuko. Otsailaren 8an gu ere kalera aterako gara proiektu horri bidea mozteko. Erdu zu ere bai.

Ingreso altuko eremua
2024-07-14 | Sukar Horia
Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko... (+)
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa
2024-06-30 | Sukar Horia
A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000... (+)
Superretik Subera
2024-04-14 | Sukar Horia
Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu... (+)
Ekologismotik ere, Denon Bizitzak Erdigunean
2023-12-03 | Sukar Horia
Euskal Herri osoa "Denon Bizitzak Erdigunean" lelopean greba orokorra egitera dago deitua. Lelo horrek daukan indarra azpimarratu nahiko genuke oraingoan. Izan ere, bizitzaren beraren aldarrikapena... (+)
Alienak eta hondamendiaren turismoa
2023-09-03 | Sukar Horia
Atzean utzi ditugu udako hilabeteak eta aurtengoan ere hizpide izan dira klima larrialdiaren adierazle diren hainbat muturreko gertakari meteorologiko eta horien ondorioekin lotutako albisteak. Besteak... (+)
gora