Asteroko buletina
Asentxioko letaniak euritsu, urte bere ogitsu.

Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa


2024ko azaroaren 13a

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak Busturialdean, Biosferaren Erreserban eta Oka ibaiaren estuarioan egin nahi duten museo istilutsu horren aurka egoteko.

Lehenik, megaproiektua da. Euskal ekologisten ekitaldietan hitz eta kontzeptu hori agertzen da maiz. Megaproiektua, zergatik? Pablo Lorente, Sustrai Erakuntza Fundazioko kide nafarrak dioenez, ez da tamainaren kontua soilik, baizik eta kanpotik datorren proiektua dela, interes ekonomikoengatik, negozioa egiteko. Eremu aukeratu baten “aberastasuna” eraisteko proiektua, alegia. Kanpoko eragileek diseinaturik eta etekinak kanpora eramateko eginda, hor dago koxka! Bide horretatik, estraktibismoaren dinamikak megaproiektuak dakartza. Globalizazio/glokalizazioaren eta merkatu librearen logikaren produktua dugu eta, gaur egun, antza, ezin zaie indar eta elite ekonomikoei galgarik jarri. Mega = milioi bat unitate, dirutan… euro asko.

Zergatik deitu megaproiektu Urdaibaiko Guggenheimi? Kanpotik datorren proiektua delako, interes ekonomikoengatik, negozioa egiteko

Bigarrenik, turistikoa da. Bilboko Guggenheim museoa (1997) ikur turistiko bihurtu da. Egun, turismoa industria-jarduera garrantzitsua da, jende eta kapital mordoa mugitzen dituena, baita arazo ugari sortu ere. Arazo sozio-ekologiko sakonak, ekosistemen galerak, biztanleen deserriratzeak, energia eta materialen xahuketa, eta suntsiketa handiak ere. Horrexegatik mundu osoan, Venezian eta Bartzelonan, Kantabrian eta Balearretan, Donostian eta Busturialdean, “turismoaren desazkundearen” aldeko mugimenduak ari gara ikusten. Diru bilketak esku gutxitan, langileen prekarizazio joerak zein galera ekosozialak… horiexek baino ez dakartza turismoaren industriak.

Eta hirugarrenik, antidemokratikoa da. Busturialdean, egun, Gernikako Gorroño alkateari zein Bizkaiko Aldundiari, baita Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo Gobernuari ere, kritika hori zuzentasunez egiten zaie. Eta Guggenheim Fundazioari ere bai. Bizkaiko Aldundiaren kargu nagusiak (Elixabete Etxanobe) honelaxe zioen manifestazio erraldoiaren aurretik: “Oraindik ez dago ezer erabakita, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriko da, baina Guggenheim Urdaibain egingo da”. Hori demokraziaren eredua!

Txema Garcia kazetari lagunarekin ados gaude: “Museoa Urdaibai bera da, ez da besterik behar”.

Ekofaxismoa al datorkigu?
2024-07-21 | Iñaki Barcena
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko... (+)
Haize errota beltzak
2023-05-28 | Iñaki Barcena
50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren... (+)
Mugak eta sistemak
2022-07-17 | Iñaki Barcena
Duela 50 urte, 1972an, Massachusets Institute of Technology-ko 17 zientzialarik Hazkundearen mugak izeneko txostena prestatu zuten Erromako Klubaren enkarguz. Txostenaren ondorioa honako hau izan zen:... (+)
Energia berdea?
2022-03-27 | Iñaki Barcena
Zein da energiaren kolorea? Zergatik energia berde izendatzea? Hiztegiak dio energia dela sistema batek lan egiteko duen ahalmena, eta horrek ez omen du kolorerik. Baina... (+)
Negazionismotik ‘negozionismo’-ra
2021-11-21 | Iñaki Barcena
Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora