Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak.

Haize errota beltzak


2023ko maiatzaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren liburuak, Molinos y gigantes. La lucha por la dignidad, la soberanía energética y la transición ecológica-k (Errata Naturae, 2023).

Ikerketa etnografiko hori Kataluniako hegoaldean, La Fatarellan (Terra Alta), Espainiako eskualde nuklearizatuenean eta parke eolikoen dentsitate altua duen bailaran egin da. Interesgarria da oso, gizarte- eta ingurumen-gatazkak zein egungo energia-ereduaren sustrai historikoak aztertuta, sektore elektrikoaren atzean dauden logika politiko eta ekonomikoetatik asko ikasteko.

Franquesak bereizten ditu eoliko beltza deritzona, enpresa handiek monopolizatzen dutena, landa-lurralde pobretuetan kontzentratuta dagoena eta tokiko partaidetzarik ez duena; eta eoliko berdea, banatuagoa, tokiko parte-hartze handiagoarekin eta energia aurreztera bideratua dagoena.

“Trantsizio energetikoa ez da existitzen” dio. Bere ustez, Kataluniako eta Espainiako kasuan, (Hego Euskal Herrian berdin, nire ustez) proiektu eoliko eta fotovoltaiko andana proiektatzen ari dira, energia elektrikoaren ekoizpena eta irabaziak handitzeko asmoarekin, baina energia fosilak edo nuklearra murriztu edo baztertu gabe. Eta hori enpresa sustatzaileen eta erakunde politikoen artean “ateak itxita” adosturik.

Ezin da benetako trantsizio ekologikoaz hitz egin energiaren eta materialen kontsumoa (gure metabolismo soziala) murrizten ez bada

Arazo sozioekologikoak klima-aldaketatik haratago doaz, eta ezin dira energia-teknologien aldaketara mugatu. Garapen berriztagarri handia egon arren, gutxi balio du beste energia-iturri batzuk lekualdatzen edo ordezten ez badira, hala nola ikatza, petrolioa, gasa edo nuklearra.

Ezin da benetako trantsizio ekologikoaz hitz egin energiaren eta materialen kontsumoa (gure metabolismo soziala) murrizten ez bada. Nola? Sistema energetikoa gizartearen oinarrizko beharretan oinarrituta planifikatzen saiatuta eta ez metaketa kapitalistaren interesetan oinarrituta.

Energia berriztagarriak ezinbestekoak ditugu, orain eta hemen, baina ez oligopolio energetikoaren estraktibismoaren azken negozio moduan. Benetako trantsizio energetikoa lurralde antolamendua, planifikazioa eta eztabaida demokratikoan oinarritu behar da, hiri eta landa munduaren arteko harreman orekatuagoak sortzeko, adibidez. Agian, horregatik EAEko Energia Berriztagarien Plan Sektorialen alegazioen epea hauteskunde sasoian eta udalbatzak desegiten ari direnean zabaldu da. Jokaldi ederra herritarrei muzin egiteko.

Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa
2024-11-17 | Iñaki Barcena
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka... (+)
Ekofaxismoa al datorkigu?
2024-07-21 | Iñaki Barcena
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko... (+)
Mugak eta sistemak
2022-07-17 | Iñaki Barcena
Duela 50 urte, 1972an, Massachusets Institute of Technology-ko 17 zientzialarik Hazkundearen mugak izeneko txostena prestatu zuten Erromako Klubaren enkarguz. Txostenaren ondorioa honako hau izan zen:... (+)
Energia berdea?
2022-03-27 | Iñaki Barcena
Zein da energiaren kolorea? Zergatik energia berde izendatzea? Hiztegiak dio energia dela sistema batek lan egiteko duen ahalmena, eta horrek ez omen du kolorerik. Baina... (+)
Negazionismotik ‘negozionismo’-ra
2021-11-21 | Iñaki Barcena
Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat... (+)
gora