Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutatsean.

Ezker-aihena

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2018ko apirilaren 15a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen zaiola ikasi dugu. Orain jende gehienak lupulua deitzen dio. Ez dakit lehendabizikoz nork deituko zuen lupulu; idatziz, behintzat, hiztegi eta izendegi modernoetan jasoa ikusi dut, zaharrenak 1984ko UZEIren Biologia 1 izendegia eta 1985eko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Landare Katalogoa.

Ezker-aihena igokaria da; ez du kiribilik edo aparteko aihenik igotzen denean eusteko; landarea bera da aihena. Ezkerrez aurrera luze hazten den landarea da, 8-10 metrora arte ere bai zenbaitzuk. Urtero ihartu eta sustraietatik urtero berritzen denez, urte askotarako jartzen zen soroetan. Izugarrizko hesola handietan lotutako alanbreetan luzatzen zen. Landare dioikoa da, hau da, landare batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Emearen lorea osagai garrantzitsua da garagardogintzan. Lore horrek hauts-itxurako erretxin usaintsu bat izaten du, lupulina. Lupulinak garagardoari bizitza luzea ematen dio; garagardoa hartzitzen den bitartean, desegin eta bi gaitan bereizten da. Bi osagaiok edariaren iraunarazleak dira. Era berean, garagardoaren mikaztasun nabarmen hori eransten diote. Ohiko gurpilera iritsi gara: zein da helburua? Garagardo mikatza ala iraungo duen garagardoa? Nire ustez, garai batean iraungo zuena nahiko zuten, nahiz mikatza izan. Sagardogintzan ere ezaguna da sagar aldaera mikatzen iraungarri lana. ARGIAn bertan kontatu digu, duela ez asko, Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Orkolaga baserrian Antonino Pagolak egiten zuen ezker-aihendun sagardoaren istorioa...

Sagarrarekin edota mahatsarekin ardoak egiteko, fruituen muztioa inguruan dituen lemagi eta abarrekin naturalki hartzitzen uzten da. Uzten zen, gaur egun gero eta ohikoagoa baita legami jakin batzuk eranstea, muztioaren hartzidura “kontrolpean” izateko. Garagardoekin ere hori egiten da: garagar-ura edo “muztioa” desinfektatzeko egosi, eta ondoren legami jakin bat soilik erantsi. Horixe da beti dasta bereko garagardo bera izateko bidea. Baina gure aurretik eta aurretik ere garagardoa horrela egingo ote zuten? Desinfekzioarekin arazo latzak izango zituztenean, alegia. Ezezkoan nago.

Uztailean hurrengo uzta
2026-07-05 | Jakoba Errekondo
Uzta nagusia biltzen zen uztailean, hilabete horri izen hori jarri ziotenean. Lurra lantzearen kultura ikasi genuenean nagusiki lantzen ziren mozkinak urte sasoi horretan jasotzen ziren,... (+)
Euskal Herriko Makaronesia
2026-06-28 | Jakoba Errekondo
Auzune ederrean bizi gara etxekoak. Beheko errioaren inguruko erriberetan bizi diren batzuek inbidia punttuarekin esaten didate, "zuek bai han goi hartan, baratzea egiteko toki ezin... (+)
Bihar ehun urte hasiko dira
2026-06-22 | Jakoba Errekondo
Honela esaten zuen aspaldi ezagutu nuen eta beti erakusteko prest zen gizon jakintsu batek: “Bihar ehun urte hasiko dira”. Gauzak soseguz hartu eta edozertarako beta... (+)
Araba, patataren gotorlekua
2026-06-15 | Jakoba Errekondo
Gozoena orain da, atera lurpetik eta jan. Patata da, noski (Solanum tuberosum). Orain dago jateko bere onenean eta seinalea erakusten digu: loratu da. Lorea zabaltzen... (+)
Paleolitotik Neolitora Mirandetik barrena
2026-06-08 | Jakoba Errekondo
"Euskaldunak oraindik entzun ditzake bere barruan ametsari egoak aske uzten badizkio, antxiñako gudateen aranotsak, leenagoko euskal-zalduntasunaren deia”, idatzi zuen Jon Mirandek. (+)
gora