San Jurgi, artoak ereiteko goizegi.

Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta baserria genituen, hutsetik has gintezkeen, eta argi genuen abereekin ez genuela ezer nahi. Orduan, zer egin?”. Elikadura burujabetzaren bidean egin nahi zuten lan, industriatik at, eta langile klaseari osasuntsu jaten emateko.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko urriaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2017an nekazaritza proiektua jarri zuten abian, eredu birsortzailean. Artobeltza, artatxikia, txitxirioak, dilistak, kinoa eta osagai horiekin prestatutako produktu beganoak ekoizten dituzte.

"Lurra debalde jaso dugu baina oparia herriari itzultzeko da”

Nekazaritza birsortzailea etiketa bat baino, bizia ulertzeko modu bat dela aldarrikatu du Abregok: “Erregai fosilekiko menpekotasuna kendu edo gutxitu nahi dugu, eta lurzoruan karbono dioxidoa finkatu. Azkenean, lur zati hau guk debalde jaso dugu, baina ez da aprobetxatzeko eta kutsatzeko. Zaindu beharra dugu, eta saiatu opari hori herriari, ondorengoei itzultzen”. Filosofia horrekin ari dira lanean anaiak, ekoizpen ekologikoan, txikian, eta prozesu osoa, lurretik kontsumitzailearen platereraino, haien esku hartuta.

Artobeltza, artatxikia, gari motak, txitxirioak, dilistak...

Euskal Herriko lursailetan hain ohikoak ez diren zenbait produktu ekoizten dituzte Iguzkitzan Abrego anaiek, eta zuzeneko salmenta egiten dute batik bat. “Artobeltza ez da hain ongi atera, apustu arriskutsua izan zen eta ikusi dugu hemengo lurzoruetarako ez dela onena, klima ozeanikoa behar du. Beraz, gutxiago ekoitziko dugu aurrerantzean, baina txitxirio, dilista eta kinoa oso ongi doaz”. Bertako produktuen kasuan, barietate autoktonoak darabiltzate hasieratik.

Jaki beganoak eraldatzen

Glutenik gabeko produktuak ekoizten dituzte Artotxikin, eta haien osagaiekin produktu beganoak ere egiten dituzte garai bateko ukuiluan muntatu duten eraldaketa gunean: “Familian glutenarekin arazoa duten kideak baditugu, eta ni orain begetarianoa izanik, bide horretatik jotzea pentsatu genuen”. Harrizko errotan irina egiten dute eta eraldaketa gunean snack-ak eta hanburgesa eta txistorra beganoak. “Gazta beganoak egiten hasteko asmoa dugu. Izan ere, elikadura-baloreei garrantzia handia ematen diegu: zuntza badugu, olioa ere bai, proteina lortzen ari gara… fermentoak falta zaizkigu“, adierazi du.

Urtebete daramate bi ekoizleek haien produktuak elaboratzen eta azoketan zuzenean saltzen, eta momentuz, erantzunarekin oso pozik agertu dira. Hurbileko dendetan ere saltzen dituzte eta baserrian bisitak ere hartzen dituzte, nekazaritza birsortzailea eta eraldaketa prozesua jendearengana hurbiltzeko.

Baratzegintza agroekologikoa, garapen pertsonal eta sozialerako
2026-03-09 | Garazi Zabaleta
Iruñeko Aranzadi parkean, Arga ibaiaren ondoko baratze gunean du proiektua Elkarkide fundazioak. Zentro okupazional gisa funtzionatzen du baratzeak, eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek egiten dute... (+)
Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
gora