Akerrak baratzan, auzokoak dantzan

Artoari buruzko jardunaldia Zubietako errotan

Duela urtebete inguru abiatu zuten Nafarroako Bortzirietan, Baztanen, Malerrekan eta Basaburua txikian artoaren berreskurapenari lotutako lanketa, laboreari bide berriak irekitzeko helburuarekin. Zubietako errotaren bueltan sortu zen ideia, eta Cederna Garalur landa garapenerako elkartearen eta bertako elikadura dinamizatzaile Itsasne Mendiberriren laguntzarekin eraman dute aurrera. “Lehen sektorean egon zitezkeen aukerak aztertzen ari zirela, Zubietan artoarekin zerbait egin zitekeela bururatu zitzaien, eta agian baratzezain eta abeltzainentzat osagarri bat izan zitekeela”, adierazi du Marc Badal proiektuaren dinamizatzaileak. Eskualdeko arto barietateak identifikatzeko eta berreskuratzeko lanean aritu dira, eta otsailaren 21ean lanketaren emaitzak aurkezteko festa-eguna antolatu dute Zubietan.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko urtarrilaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Edorta Amurua Zubietako errotaria aritu da baserriz baserri eta etxez etxe arto barietate zaharrak biltzeko lanean. “Nafarroako Hazien Sareko kide izana zen bera, eta bazekien inguruko baserri batzuetan aspaldiko artoa mantentzen zutela”, azaldu du Badalek. Barietate horiek galtzeko arriskuan zeuden, mantentzen zituzten pertsona gehienak adinekoak zirelako. “Proiektuak bi helburu nagusi izan ditu: artoak gaur egun etxaldeetan izan dezakeen lekua aztertzea batetik, eta bertako barietateak berreskuratu eta zabaltzea bestetik”, gehitu du Badalek. Proiektua Cederna Garalurrek bultzatu du eta Next Generation funts europarraren bidez finantzatu dute.

Urtebeteko prospekzio lanean tokiko 27 arto barietate topatu dituzte, eta eskualdeko zenbait ekoizle txikik proiektuan parte hartu dute berreskuratutako haziak biderkatzeko. “Elgorriagako ekoizle batek, esaterako, honezkero desagertua zegoen arto bat berreskuratu du. Amuruak bere garaian bildu eta izozkailuan zituen haziak, eta aurten desagertutako arto horren zenbait kilo lortu ditugu”. Bildu duten ia arto guztia irina egiteko erabili izan da, eta Zubietako errotarekin guztiz lotuta daude. “Zergatik mantendu dira barietate zahar horiek gaur arte? Hein handi batean, errotak martxan segitzen duelako eta irina egiteko aukera zegoelako”.

Otsailaren 21ean artoa protagonista

Urte honetako lanketa aurkezteko eta bideari behar bezalako bukaera emateko, festa antolatu dute proiektuaren bultzatzaileek otsailaren 21erako. Zubietan izanen da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute: goizean, bildutako hainbat arto motekin egindako taloen dastaketa izanen da errotan; gero bazkaria eginen dute plazan; eta arratsaldean, berriz, lanak emandako emaitzak aurkeztuko dituzte. “Hiztegi forma hartu duen liburuxka bat osatu dugu egindako bilketarekin, eta hori aurkeztu eta banatuko dugu”.

Arratsaldeko hitzordura haziekin lan egiten duten hainbat elkarte gonbidatu dituzte, Nafarroako eta Iparraldeko hazien sareak, Artogorria elkartea eta Aleka, besteak beste. Eta arratsaldean nixtamalizazio tailerra ere antolatu dute. “Artoa bere garaian Ameriketatik ekarri zuten konkistatzaileek, baina ez zuten artoaren kulturarik ekarri. Aminoazidoak kentzeko eta gizakiontzat asimilatzeko errazagoa izan dadin artoa kozinatzeko modua da nixtamalizazioa, eta sukaldari mexikar batek gidatuko du saioa”, amaitu du.

Baratzegintza agroekologikoa, garapen pertsonal eta sozialerako
2026-03-09 | Garazi Zabaleta
Iruñeko Aranzadi parkean, Arga ibaiaren ondoko baratze gunean du proiektua Elkarkide fundazioak. Zentro okupazional gisa funtzionatzen du baratzeak, eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek egiten dute... (+)
Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
gora