Umeak negarra eta artoak bedarra

Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren "zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu" duela.


2025eko martxoaren 20a
Arratzua-Ubarrundiako udaletxea, Durana herrian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute asteazkenean, Arabako udalerri horretan Solaria enpresak aurrera eraman nahi duen Vitoria Solar 1 proiektu fotovoltaikoa gelditzeko ezintasunak sorturiko "frustrazioak" eraginda.

Ohar baten bidez azaldu dute udal gobernuan sartu zirenetik –EH Bilduko hiru zinegotzik, EAJko beste hiruk eta Goazen taldeko beste hiruk osatzen dute–, Solariaren proiektua gelditzeko lan egin dutela, "bai kaletik, bai erakundetik".  Baina udalez gaindiko erakundeek bultzatzen dituzten halako proiektuekin "eskuak lotuta" dituztela diote, eta Eusko Jaurlaritza aldi berean "parte eta epaile" dela.

"Egoera horren aurrean ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen", diote, eta euren dimisioarekin oharatarazi nahi izan dute "gauzak ezin direla horrela egin".

Proiektu honi ez!: "Egoera kafkiarra da"

Proiektu honi ez! plataformak komunikatua zabaldu du, dimisioen inguruko bere iritzia eman eta hainbat salaketa egiteko. 

Azaldu duenez, Vitoria Solar 1 proiektu fovoltaikoaren Plan Berezia ez onartzea eskatzeko udalbatzan aurkeztutako mozioa, komisio batean landu zen aurretik, eta EH Bilduko zinegotziek babesa eman zioten, baina gero ez ziren bozketara agertu. Plataforma horren esanetan EH Bilduko "zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu" du, eta horrek egoera "kafkiarra" sortu du, zinegotzien dimisioarekin.

 

 

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora