Tximeleta dabil urrian, gauza txarren bat dator

Arabako Mahastiak sor-markaren kontrako helegitea ontzat jo du Auzitegi Nagusiak

Arabako Errioxako ardogileek euren izendapena izateko bidea judizialki eten du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Errioxako Jatorri Izendapenaren Kontseilu araultzaileak jarritako helegitea babestu ondoren. Hala, ezin izango dute Arabako Mahastiak sor-marka erregistratu. Nolanahi ere, Arabako upategiek marka-bereizgarri bat aurkeztu berri dute, "A" sinboloa duena.


2024ko azaroaren 07a
Arabako Errioxako Upategien Elkarteak, ABRAk, irailean mahats-bilketaren jaiak egindako agerraldia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Errioxako Jatorri Izendapenaren Kontseilu araultzaileari, eta Arabako Mahastiak sor-markaren kontra jarritako helegitea onartu du.

EiTBk aurreratu duenez, ostiralean emango dituzte xehetasun gehiago, baina ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak euren sor-marka sortzeko asmoari atea itxi dio oraingoz epai horrek.

Besteak beste, euskal hedabide publikoak aipatzen duenez kontsumitzaileentzat "nahasgarria" izan daitekeelako onartu du helegitea auzitegiak, eremu geografiko berean "bi jatorri izendapeneko ardoak" egotea lekarkeelako.

Arabako ardogintza "krisi larrian" dagoela ohartazi zuen ABRAk pasa den irailean, Moredan egindako mahats bilketaren ospakizunean. Itxaso Compañon ardogile eta elkarteko presidenteak ARGIAri azaldu zionez "urteak dira erakundeek ezarritako gutxienekotik behera ordaintzen zaiela mahatsa nekazariei". Compañonek upategi txikien eta handien arteko eredu kontrajarrian jarri zuen azpimarra.

Bestalde, ABRAk iragarri zuen Arabako Mahastiak sor-markarekiko bide "paralelo" berri bat jarriko duela martxan, kontsumitzaileek jakin dezaten Arabako ardoa dela aurrean duena, eta zein eredu duen atzean. Hala, marka-bereizgarri bat aurkeztu dute, "A" sinboloa erabilita.

Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da
2025-06-08 | Urko Apaolaza Avila
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu.... (+)
Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
gora