Inon, bizitzea, baratze bat lantzea da

Antartikaren urtzeak ozeano-korronteak arriskuan jarriko ditu 2050erako

Antartikako izotzaren urtze azkarrak aurrera jarraitzen du, eta horrek ondorio larriak izan ditzake hainbat alorretan, besteak beste ozeanoetako ur sakoneko korronteak izugarri moteltzean. Horrek ondorio larriak eragingo lituzke ekosistemetan eta kliman, Nature aldizkariak martxoaren amaieran argitaratutako ikerketa baten arabera.


2023ko apirilaren 04a
Argazkia: Andreas Alexander. Alamy / Scientific American
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gertaera hori aspalditik ezagutzen da, baina Australiako ikerlari talde batek egindako ikerketaren arabera, berretsi egiten da fenomenoa azkartzen ari dela . Antartikan urtero itsasoko milaka milioi litro ur hotz azaletik itsas-sakonerantz ondoratzen da, horrek korronte bat sortzen du eta hark zeresan handia du gure planetaren kliman eta beste alor batzuetan.

Ur hori oso gazia da eta oxigenoan aberatsa, eta Ozeano Barerantz, Indiakorantz eta Atlantikorantz abiatzen da, sakoneko itsas-korronte erraldoiak sortuta. Mugimendu honek beroa, karbonoa, oxigenoa eta mantenugaiak ozeanoetan zehar zirkulatzen laguntzen du.

Baina ur korronte hori egoera txarrean dago gaur egun. Izotzaren urtzeak Antartikako uren gazitasuna gutxitu du. Urak gatz gutxiago du, eta, beraz, dentsitate txikiagoa, ura zailago murgiltzen da itsas amildegietara... Horrek korronte sakonaren abiadura moteltzen du.

Korrontearen 'kolapsoa'

Berotegi gasen isuriek gaur egun arte bezala jarraituko balute, hogeita hamar urteko epean %40 moteldu liteke korronte hori, ikertzaileen kalkuluen arabera. Beraz, korrontearen ibilbideak "kolapsorantz" egin dezake, Matthew England, Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko klimatologia irakasleak The Guardian egunkariari adierazitakoaren arabera. Horrek aldaketa handiak eragin ditzake Lurraren kliman datozen mendeetarako.

Itsasoan bertan, 4.000 metroko sakoneratik behera, ozeanoko korronte hori moteltzen hasiko litzateke, eta igotzeari utziko lioke. Horrek, besteak beste, mantenugaiak ozeano sakonean gelditzea eragingo luke, itsas azaletik gertu bizi diren ekosistemak kaltetuz, espezie asko desagertzeraino. Hau da, itsasoko ekosistema asko gosez hil daiteke. Ozeanoak, halaber, bero eta karbono gutxiago gorde ditzake, eta horrek berotze globala azkartu dezake.

Nature aldizkariak argitaratu du Englandek eta bere taldeak egindako ikerketa, eta horren arabera, 2050erako biziki nozituko da moteltzearen eragina, berotegiko gas isuriak nabarmen moteltzen ez badira behinik behin.

Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez... (+)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa... (+)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren... (+)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta... (+)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras... (+)
gora