Eguzkiz beterik ere apirila marrantemaile.

Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos milioidunarena, eta hori estaltzearen aitzakian berriztagarrien negozioan sartu da azken urteetan.


2024ko maiatzaren 22a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Amazonek paketeak etxeetarainio eramateko ez ditu soilik biltegiak eta langile prekarioen batailoi andana bat, produktu horiek guztiak alde batetik bestera mugitzeko edo eduki-zerbitzuak eskaintzeko –Netflixekoak adibidez– baditu, baita ere, elektrizitate kontsumo izugarria eragiten duten superordenagailu edo datu-zentroak.

Eta orain, eolikoen eta fotovoltaikoen negozioan sartu da, bere fabrika erraldoien elektrizitate-kontsumoa hornitzeaz gain, ekologismoaren munduan askotan greenwashing bezala salatu izan dena praktikan jartzeko.

Multinazionalak "eskala handiko" bi zentral-fotovoltaiko eraiki nahi ditu Nafarroan, hala adierazi du ohar bidez astearte honetan. Kokapena ez du zehaztu, baina bai gaitasuna: 72 megawatteko (MW) potentzia izango lukete zentral horiek denera.

Espainiako Estatuan eraiki nahi dituen hamabi proiektuen barruan sartu ditu Nafarroako biak. Horrela, Amazonek 596 MW gehitu nahi ditu berriztagarrietatik lorturiko bere energia hornidurara, 2,9 gigawatteraino (GW).

Multinazionalak "eskala handiko" bi zentral-fotovoltaiko eraiki nahi ditu Nafarroan, hala adierazi du ohar bidez astearte honetan. Kokapena ez du zehaztu, baina bai gaitasuna: 72 megawatteko (MW) potentzia izango lukete biek batera

Oharrean, multinazionalak azpimarratu du mundu osoan eolikoen eta fotovoltaikoen 500 proiektu baino gehiago dituela abian eta bere asmoa dela 2025ean erabiltzen duen elektrizitatearen %100 berriztagarrietatik eratorria izatea: "2023an, laugarren urtez, energia berriztagarriaren munduko erosle korporatibo handiena bihurtu gara", dio. 

Big tech kutsatzaile handietan handiena

Halako proiektuekin, tokian-tokiko ekonomiari ekarritako "onurak" eta lanpostuen sorrera ditu aipagai Amazonek. Gauza bera azpimarratu zuen 2022an, 2021ean eta 2020an, bere webguneko prentsa-aretoan irakur daitekeenez. Albiste horiek aldian-aldian agentzien bidez hedatzen ditu enpresa erraldoiak.

Aitzitik, Bezosen konpainiak jarraitzen du sortzen duen kutsadura ikaragarria gutxitu ezinik. Global Action Plan GKEak berriki egindako txosten batek dio, munduko bost big tech edo konpainia teknologiko handienek (Amazon, Meta, Alphabet, Apple eta Microsoft), milaka milioi euro bideratzen dituztela euren karbono aztarna gutxitzeko ekintza-plan absurduetara, baina gero eta gehiago kutsatzen jarraitzen dutela.

Online bidezko publizitatearen bidez hiperkontsumoa bultzatuta, Amazon da munduan karbono dioxido gehien isurtzen duen enpresetako bat. Argazkia: Amazon

Zehazki, hegazkinen sektoreak baino karbono gehiago kutsatzen dute enpresa horiek –mundu mailako CO2 isurien %2 eta %3 artean–, hiperkontsumoa bultzatzen dutelako eta online publizitatearen bidez ere sekulako energia gastua eragiten dutelako.

Enpresa horien artean, gainera, Amazon da gehien kutsatzen duena. 2021ean, adibidez, urte osoan 900 hegazkin etengabe munduari bueltaka ibiltzea baino gehiago kutsatu zuen.

Euliak besteen buztanaz haizatzen

Amazon multinazionalak azken urteetan ahotan darabiltzan fotovoltaikoen proiektu horietako asko ez dira bere jabetzakoak, ezta Amazon Web Services bere zerbitzu-filialarenak ere.

Amazonek ahotan darabiltzan fotovoltaikoen proiektu horietako asko ez dira bere jabetzakoak: inbertsioa "energia erosketa akordioen bidez" egiten du, 'La Marea' egunkariari azaldu dionez.

La Marea egunkari madrildarrak egindako ikerketa baten arabera, sarritan gertatzen da Espainiako Estatuan publikoki iragarritako proiektuak berez izatea berriztagarrien sektorean dabiltzan beste multinazional batzuenak –Solarcenturyrenak kasu, gero Statkraften esku geraturiko enpresa–.

Hala, inbertsioa berez "energia erosketa akordioen bidez" egiten du, egunkari horri Amazonek berak azaldu dionez, eta ez zentral fotovoltaikoak zuzenean eraikita, nahiz eta ondoren horren "onurak" publizitatzen dituen.

"Ekintza hauek guztiak, munduko enpresa kutsatzaileen greenwashing kanpaina erraldoi baten barruan kokatzen dira", dio La Marea-k.

Urumean egin asmo duten eolikoen proiektuak natur korridorea "arriskuan" jarriko duela salatu dute
2026-04-28 | Urko Apaolaza Avila
Hernani (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa) artean Endesak egin asmo duen makro-elikoen proiektuari alegazioak jartzeko epea zabalik da. Urumea Bizirik elkartetik eta mugimendu ekologistatik egindako txostenen... (+)
Hithium multinazionalaren bateriak: Txinan diseinatu, Nafarroan egin, eta Andeetan erauzi
2026-04-15 | Urko Apaolaza Avila
María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak akordioa sinatu du Hithium txinatar konpainia erraldoiarekin, Nafarroan berriztagarrientzako bateriak ekoizten hasteko 2027. urtean. 450 milioi euroko inbertsioa eta 700... (+)
Ez gara joango (Itoitz, 1994)
2026-04-05 | Urko Apaolaza Avila
Itoizko urtegia eraikitzeko kableak moztu zituztela 30 urte joan dira. 1996ko apirilaren 6an, rotaflexak eskuan, Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek ekintza publiko ikusgarria egin zuten... (+)
Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
gora