Asteroko buletina
Orrilako ihintzak urrea balio du

Aiaraldean jarri nahi dituzten parke eoliko berrien aurka borrokatzera deitu dute

Eusko Jaurlaritzak iragarritako Ferosca I eta II proiektuen aurka lerratu da Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataforma, “lege-iruzurrean” oinarritzen direla argudiatuta. 

Jesurira martxa egin du Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak gaur goizean. Bi zutabetan abiatu dira parte hartzaileak. Laudion 9:30ean abiatu dira Herriko plazatik. Orozkon, aldiz, ordu erdi beranduago hasi da ibilaldia, Zubiaur plazatik. 

Jesuriko tontorrean batu dira mendizale guztiak, eta bertan plazaratu dute azken asteetan jazotako albisteen gaineko irakurketa. Izan ere, maiatzaren 29an (udal eta foro hauteskundeen biharamunean) abiatu zituen Eusko Jaurlaritzak bi parke eoliko berri (Ferosca I eta Ferosca II) jartzeko prozedurak, eta hori “lege-iruzurtzat” jo zuen plataformak. 

Bi egitasmo horien gainean bildu duten informazioa jakinarazi dute gaur Jesuriko tontorrean: “Ustezko Ferosca I zentral eolikoa Laudioko eta Aiarako lurretan kokatuko litzateke, eta Pikubiarte, Pagolar, Mostatxa, Antsoleta eta Pagonabarra mendien gailurrak hartuko lituzke. 200 metroko altuerako 6 aerosorgailu jarri nahi dituzte, titulartasun publikoko mendien gainean, 27 MWko potentziarekin. Ferosca II zentral eolikoa, aldiz, Jesuri mendiaren ondoren egongo litzateke, (…) 200 metroko altuerako beste 6 aerosorgailu jarri nahi dituzte, potentzia berekoak eta onura publikoko mendien gainean”.

Plataformak berriz gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak abiatutako baimen prozedurek ez dutela “lurralde-euskarri juridikorik, ez dute Energia Berriztagarrien Arloko Planik, eta ez dituzte betetzen eragindako udalerrien hirigintza-plangintzaren zehaztapenak”.

"Plataformaren aburuz, 'lege-iruzurra' baliatuta tramitatzen ari dira parke epoliko berrien proiektuak"

Era berean, parke eolikoen aurkako mugimenduko kideek gogorarazi dute 2007an antzeko egoera bat gertatu zela, “Industria Sailak hirigintza- eta lurralde-legeria betetzen ez zuten baimen ugari” tramitatu zituenean. Plataformak azaldu duenez, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion orduan emandako baimenak bertan behera uzteko, eta “Energiaren Lurralde Plan Sektorial bat formulatzeko”.

Baina, mugimenduko kideek salatu dutenez, eskaera hori ez da bete, eta Eusko Jaurlaritza “plan berririk onartu gabe” ari da parke eoliko zein fotovoltaikoak instalatzeko baimenak tramitatzen. Jokatzeko modu hori ez dator bat “gobernantza eredu on batekin”, plataformaren aburuz. “Landa-inguruneko biztanleekin ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-gatazkak sortzen ari dira, eta, horretarako, plaka fotovoltaikoak instalatu nahi dituzte laborantza-lurretan, eta haize-sorgailuak mendi lerroetan, berriz, biztanle gutxiko udalerrietan”. Horri lotuta, nabarmendu dute badaudela “energia-trantzisioa lortzeko neurri jasangarriago edo osagarriago batzuk”, baina ez direla baloratu ere egin: “Ez da aldez aurreko adostasun sozialik bilatu; aitzitik, bide eman zaie ekimen pribatuko proiektu berriztagarri ugariri, benetako parte-hartze eta inplikazio sozialik gabe, eta zuzenean inplikatutako bizilagunei beharrezko gardentasunik eta informaziorik eman gabe”. 

Borrokara batzeko deia

Gauzak hala, proiektu horien guztien aurka borrokatzeko deia luzatu du plataformak, eta horretara batzeko deia luzatu diete herritar guztiei. Horri lotuta, iragarri dute datorren asteartean (ekainak 13) egingo dela plataformaren hurrengo bilera, 18:30ean Orozkoko Kultur Etxeko azken solairuan. 

Argazkiak: Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataforma

Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.  (+)
"Furgoneta batean sartu eta txakur bat bezala eraman zuten hanka zulatua zuen langilea"
Gauza ugari leporatu dizkiote beharginek enpresako zuzendaritzari: langileak gaizki tratatzea, formazio dokumentuak beharginen izenean sinatzea, lan istripuak modu desegokian kudeatzea... Aiaraldea hedabidea zuzendariarekin jarri da... (+)
Zorroza enpresak baimenik gabe hainbat hondakin tratatu eta pilatu ditu
Zorrozak “arau hauste oso larria” egin zuen, udal arkitektoaren txosten baten arabera. Enpresak hiru aldiz ukatu zien sarbidea udaleko zerbitzu teknikoei. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora