Eguzkia eta euria, urri eguraldia.

Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Beste urte batez, artzainak eta gazta protagonista izan dira Ordiziako kaleetan. Goizeko bederatzietatik hasita, ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan da herriko puntu desberdinetan. Eguneko jarduera nabarmenenak Azoka berezia eta artaldeen zeharkaldia izan dira, Ordiziako Plaza Nagusian eta Alde Zaharretik barrena egin direnak. Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta, eta ekitaldi honekin, irekiera eman zaio Idiazabal Gazta denboraldiari. Gainera, ekintza horiez gain, Garagartza plazan ile-mozte erakustaldia, gazta egitea eta mamia dastatzea, eta arkume pintxoen salmenta ere egin dira. Eguraldia lagun, jende andana bildu da Ordiziako kaleetan.

Idiazabal Gazta berriari ongi etorria

Artaldeen zeharkaldiaren ostean, Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da udaletxeko batzar aretoan. Dimako (Bizkaia) Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta eta ETB2ko Vascos por el mundo programak jaso du Idiazabal jatorri izenaren kontseilu arautzailearen omenaldia. Bestalde, Idiazabal gaztaren erregulartasun-kalitate sariak ere banatu dizkiete Egozkueko (Nafarroa) Marta Perez Loperena artzainari, artzain gaztaren kategorian, eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiari, gaztandegien kategorian. Dagoeneko sari hau irabazten duen laugarren aldia da Goibururentzat.

Argazki galeria, hemen.

AHTaren ibilbidearen zundaketa lanak hasi ditu Espainiako Gobernuak Aralarren
Ataungo eta Idiazabalgo udaletan lan horiei buruzko dokumentazioa jaso dute orain gutxi. Iruñea eta Ezkio lotzeko trenbidea Lakuntza inguruan sartuko litzateke lur azpian eta Ataun... (+)
Ausa Gaztelu mendiko pista sarea galarazi nahi dute Aralar Bizirik eta Naturkonek
Abaltzisketako Egido mendi publikoko izei eta pago landaketa eremuetan baso lanak egitea eta artzainen lana erraztea da pisten xedea foru aldundiak arrazoitu duenez (+)
Goxoa.eus-en ekoizleei salmenta kate justuagoa eskaintzen diegu
Mikel Arbulu (Urretxu, 1999) goxoa.eus egitasmoko bazkideetako bat da. Euskal Herriko elikagai ekoizleen produktuak saldu eta erosleen etxeetara eramaten dituzte. (+)
gora