Otondo-belarra bezain ezaguna

Guggenheim Urdaibai Stop eragilea aurkeztu dute, proiektuaren aurka egiteko

Busturialdeko hainbat talde asteartean Gernikan elkartu dira Guggenheim Urdaibai proiektua gelditzeko nahia eskatuz eta administrazioaren gardentasun falta kritikatuz.


2023ko ekainaren 14a
Astearetean Guggenheim Urdaibai Stop-ek egin zuen agerraldia. Ana Urrutia ikusi daiteke hitza hartzen (Endilla Portillo/Foku)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gernikan egin dute asteartean Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduaren aurkezpena, proiektuak eduki dezakeen inpaktu kaltegarriez kezkatuta dauden Busturialdeko hainbat taldez osatuta. Gardentasun eta informazio faltaz kexa, eztabaida publikoa aldarrikatu dute. Taldeak proiektuaren inguruko aurkitzen duen informazio guztia publikoan jarriko dutela diote. Busturialdeko Hitzan Alex Uriartek xehe jaso du prentsaurrean esandakoa eta egin zuten galdera bat nabarmendu du: "Gauza bera egingo al zenukete Yellowstone edo Yosemiten?"

Jakinarazi zuten Busturialdeko 22 herritarrek mezua bidali ziotela Guggenheim Fundazioari, erreserba naturalarekiko kezkak adieraziz, Euskal Herriko kostaldeko naturagune berdingabea dela esanez. Museoa beste toki batean eraikitzea eskatu zieten, erreserbatik kanpo. Ez dute erantzunik jaso.

Horretaz gain, egoera politikoari begira, Busturialdeako mapa politikoa aldatu egin dela ikusten dute. Horren ondorioz, plataformak proiektu osoa birkontsideratzeko beharra ikusten du. Herritarren beharrei begiratzen dien plan sozioekonomikoa aldarrikatu dute.

Prentsaurrean adierazi dute adierazgarria dela museoen kudeaketa Jaurlaritzaren Kultura sailak beharrean, Turismo Sailak egitea.

Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Oporretako plana
Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok... (+)
Itsaso bat zahagi gardenetan
2025-06-30 | Nagore Zaldua
Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo... (+)
Zelai gorrietako gorbela eta patata
2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen... (+)
Analisi bat lurra esku pribatuetan ez uztearen alde
2025-06-29 | Jone Gartzia Gerra
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik... (+)
gora