Eguberri (urteberri) eroak ere igarri.
2026-11-18 | Menda Bikoitza

Azaroa, aza hartzitzeko garaia

Menda Bikoitza

Aza garaian gaude eta gaur aza hartziduraz arituko gara, albiste deigarri bat aurkitu dugulako: Kimchi-a, aza hartzituz egindako jatekoa, gure organismotik nanoplastikoak kanporatzeko gai dela ikusi da.

Lehen atalean, aza hartzidura hau nola egin eta sendabelarrekin nola uztartu aritu gara hizketan. Eta ostean, sendabelarra beharrean, perretxiku medizinal bat ekarri dizuegu: shiitakea. Azken urteotan oso eskura daukagu, ohiko bihurtu da. Hala ere, bere balio medizinalak ez dira hain ezagunak eta horietaz aritu gara.

Azkenik, gomendioa shiitakea bera erabiliz egin dugu. Izan ere, barazki eta sendabelar saldak egin ditzakegu udazkenean eta hor sendabelarrak gehitu. 

:: ::
Egileak:
Eneritz Arzallus Alustiza Garbiñe Larrea Iturralde Bizi Baratzea Eneritz Arzallus Alustiza, Garbiñe Larrea Iturralde, Bizi Baratzea

Menda Bikoitza gehiago:

gora