Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea
2025-03-24 | Menda Bikoitza

2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz

Menda Bikoitza

Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakargu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki. Honek zer esan nahi duen, zertarainoko eragina izan dezakeen eta bestelako ondorioei buruz aritu gara podcastaren lehen zatian.

Gaurko sendabelarra txikori-belarra da, bai, beste behin. Gure podcastaren lehen denboraldiko hamabigarren saioan ere aritu ginen sendabelar honi buruz, baina hain da emankorra eta hainbeste daukagu esateko, berriz ere gurera ekarri dugula. 

Txikori-belarrarekin egin ditzakegun garbiketa anitzak eduki ditugu kontuan. Udaberrian oso arrunta den sendabelarra baita.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea ARGIA, Bizi Baratzea

Menda Bikoitza gehiago:

gora