Asteroko buletina
Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala
2024-12-16 | Menda Bikoitza

2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da

Menda Bikoitza

Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero eta argiago diote hori ikerketek.

Podcast honen bosgarren saioan ere aipatu genuen iltze aromatikoa. Orduan chai egoskinaz aritu ginen, Indiatik datozen edari hauek ohikoak bihurtu zaizkigulako gurean ere, bereziki udazken eta negu garaia iristen zaizkigunean. Beste hainbat espeziarekin batera (jengibrea, kurkuma, kardamomoa…) iltze aromatikoa erabiltzea tradiziozkoa izan da Ekialdean baina kafearekin ere hasi gara nahasten.

Hala, gaurko saioan ikerketa zientifikoek dioten hori ahoratzea pentsatu dugu eta kafea egin dugu iltze aromatikoa ipinita. Ukitu berezia ematen dio, aromatikoa, goxoa, eta kafe hori edanez Koreako Gachon Unibertsitatean egindako ikerketa komentatzeari ekin diogu.

Iltze aromatikoaren extraktua egin dute ikertzaileek eta honen hainbat fitokonposatuk efektu neuro-babesleak dituela ikusi dute, non eta neuro-endekapenezko gaixotasunetan, Alzheimerra kasu. Neuro-endekapenezko gaitzek funtzio motor eta kognitibo normala pixkanaka galtzea eragiten dute. Prozesu konplexua izaten da eta berarekin ditu estres oxidatiboa, neuroinflamazioa, amiloide-beta agregazioa, neurotransmisio nahasia eta apoptosia.

Extraktuaren erabilera egindakoan ikusi da mekanismo neurobabeslea duela, batez ere hidrogeno peroxidoak eragindako estres oxidatiboari aurre egiten. Extraktuaren gaitasun antioxidatzaileak mintz mitokondrialaren potentziala berreskuratzen duela ere ikusi dute. Beste hainbat funtzio nabarmen ere ikusi zaizkio, aurretik burmuinaren fisiologiaren inguruan formakuntzarik izan gabe ulertzen nekezak direnak. Laburbilduz esan daitekeena da duen eragin neurobabeslea handia eta anitza dela eta horrek sendagaiak garatzeko hautagai potentzial bihurtzen dutela iltze aromatikoa.

Chai bezalako infusioetan, gozogintzan edo kafeari ipinita hortxe daukagu espeziatik adina botikatik duena eskura. Gure proposamena katilukada kaferi bi iltze ipintzea da eta hortik gora ere ipin dakioke ongi toleratzen bada. Harrizko mortero txiki batean zanpatu eta txikitu ditugu iltzeak lehendabizi, bere propietateak hobeto baliatze aldera eta kafetera italiarrean prestatu dugu ondoren.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Menda Bikoitza gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora