Asteroko buletina
Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak.
2024-11-04 | Erreportajeak

2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez

Erreportajeak

Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau.

Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa edo ilea indartu bezala laguntzen du nekeari aurre egiten. Ohikoa da gure artean eta badirudi lorategi eta errotondatan maiz ikusita gutxiago estimatzen dugula, ohikoegia da dirudienez. Aldiz, oso urrutiko sendabelar exotiko bat ekartzen digutenean prest gaude hari buruz edozer gauza sinesteko; aurreneko gauza super antioxidatzailea dela. Erromeroak dituen dohainak ikustea kosta egiten zaigu oraindik ere, berrizaleak garelako akaso.

Erromeroak dituen fitokimikoak ekarri ditugu gaurko podcastera, Ikerketa bat hartu dugu hizpide horretarako, izan ere erromeroak duen azido karnosikoa da ikerketa batek ugari aurkitu duena. Hain justu inflamazioa gutxitzen zeregin oso garrantzitsua duen antioxidatzailea.

Proposamena erromero infusioak edatea izango da, bera hutsik edo te berdearekin. Biek batera duten gaitasun antioxidatzailea oso handia delako egin dugu nahasketa hau. Hori bai, kitzikagarria da eta tentsioa igoko duen infusioa ere badenez badaezpada ere edaten hasi aurretik albo ondorioei buruz informatu.

Landare inbaditzaileei buruz ere aritu gara saio honetan. Iruñetik dator albistea, Arga, Sadar eta Elorz ibaien inguruan hedatzen ari den landaredia inbaditzaile eta exotikoaz ari gara. Hauen artean sendabelarrik ba ote dagoen ikusi dugu eta zer nolako arazoa eragiten ari diren ere bai.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Menda Bikoitza gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora