Barakaldoko hainbat lagunek, "Zuhaitzak defendatzea ez da delitua" lelopean, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Justizia Jauregiaren aurrean. Gaur deklaratu behar izan duen Ekologistak Martxan-eko aktibistari babesa eman diote.
Barakaldoko Serralta auzoko eremu berde batean udalak etxebizitzak eraiki nahi ditu, eta irailaren 7an 40 zuhaitz baino gehiago moztera joan ziren hainbat langile Ertzaintzak babestuta. Barakaldon gero eta urriagoak dira zonalde berdeak eta horregatik auzoko bizilagunek protesta antolatu zuten. Protesta horretan parte hartu zuen kide bat atxilotu zuen Ertzaintzak, desobedientzia eta agenteen aurkako atentatua leporatuta. Kasua argitzeko asteazken honetan Barakaldoko Instrukzioko 1. Epaitegian deklaratu behar izan du.
Tele7 telebista kate lokalak jaso zituen zuhaitzen mozketa eta auzokideen protesta:
Akusatuaren abokatu eta Ekologistak Martxan taldeko kide Carlos Alonsok adierazi du protesta hartan ez zela "inolako erresistentziarik, desobedientziarik eta, are gutxiago, atentaturik izan, orotesta baketsua eta sinboliko hutsa" izan zela. Alonsok gaineratu du fiskaltzaren erabakiaren zain daudela, "akusazioari eutsi edo kasua artxibatzen duen" jakiteko. Alonsok azpimarratu nahi izan du "zuhaitzak modu baketsuan mozten eragoztea ez dela delitua, baizik eta benetako delitua Serralta parkean gertatutako ekozidioa izan dela".
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545