Negua eguzkitsu, ondoko uda euritsu.

Sutea izan da Zubietako erraustegian, GuraSOSek salatu duenez

GuraSOSek berri eman duenez, "sute ikaragarria" izan da astearte honetan aipatu tratamendu plantan. Bertako hobian hain zuzen, aipatu taldetik zehaztu dutenez


2023ko uztailaren 05a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bizilagunen eskutik jaso duen beste bideo batekin Zubieta gainean jazotakoaz ohartarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. "Antza sutea piztu da erraustegian. Guk dakigula alarmarik ez da zabaldu inguruan, baina inguruko herrietako airean ondoriorik suposatu al du?", galdetu du. 

Galdera gehiago egin ditu baita Usurbilgo alkateak, sare sozialen bidez. "@tgurasos en arabera, errauste plantaren fosoan sute bat izan da. Zer gertatu da? Seguru al gaude? Inork azalpenik emango al du? Instalazio arriskutsua dugu herri ondoan, eta kontrol eta jarraipen publikoa exijitzen ditugu".

Argibide eske

Gertatutakoaren inguruan GuraSOSek azaldu duenez, "GHKk eman digu bere bertsioa: sute txiki bat bolumen handiko hondakinen hobian. Horrek esan nahi du mankomunitateren bateko norbaitek bota duela material sukoia. 07:45etarako piztu dela sutea eta 10:00etarako kontrolatuta zegoela. Erraustegiko baliabideekin itzali dutela. Keaz aparte, beste kalterik ez dela izan".

Horren aurrean, zenbait argibide eskaini nahi izan ditu. "Ez da zilegi besteei errua botatzea bertan sartzen diren hondakinen kontrola beraien ardura denean. Zer esan nahi du ez dagoela sarrera kontrolik? Deskontrola? Ez da gainera lehen sutea, gutxienez laugarrena da".

Gaineratu duenez, "azkenik bolumen handiko fosoan industrialak eta arriskuan gehien duten hondakinak daude eta erre dira, bi ordu baino gehiago kutsadura oso potenteko kea sortuz. Ezin da esan kea aparte kalterik ez dela izan, kaltea ke hori denean. Edo biztanleen osasuna eta segurtasuna ez al da kalte nahikorik? Jakin nahi dugu zer material zehatz eta kopuru erre den eta zer substantzia arriskutsu isuri diren eta zergatik ez zaion biztanleriari abisua eman eta baimenak behartzen duen bezala 112ra deitu ote duten".

Beste sute bat izan zen erraustegian
2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian. (+)
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin... (+)
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan. (+)
"Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!"
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu... (+)
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute
2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen... (+)
gora