Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu

Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.

Ahotsa.info
Ahotsa.info @ahotsainfo

Ahotsa.info Nafarroako komunikabide herrikoia da.


2024ko azaroaren 22a
Errigora ekimena aurrera eramateko ehunka bolondresek hartzen du parte Nafarroan bertan eta Euskal Herri osoan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskarari Puzka kanpaina hamaikagarrenez gauzatu du Errigorak urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, ‘Agerreko uzta euskarari puzka!’ lelopean. Kanpainak azpimarra berezia jarri nahi izan du kanpainaren jatorrizko ideian, hau da, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari bidali beharreko elkartasunean. Horrela, Euskal Herriko metropolian abiatu zuten kanpaina, Bilbon, bertako euskaltzaleen babesa erakutsiz eta hango eta hemengo euskaltzaleei auzolan erraldoiera batzeko dei eginez.

Errigoraren sarea lan eta lan ibili da azken hilean, eta batez ere kanpaina egunetan. Horren adierazle dira azaroaren 9an Ablitasen bildu ziren 200 lagunen artean osatutako 4.000 saski berdeak, edota ekoizleek auzolanean sortutako guztiak.

“Kanpaina bukatu zenetik eskaera guztiak jasotzeko tartea izan dugu Errigorako kideok. Emaitzei begira, esan dezakegu Errigoraren kanpaina onenetakoa izan dela aurtengoa: 16.000 saskiren bidez 230.000 eurotik gora bideratuko da Ager zonaldeko euskalgintzara (AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia). Kopuru hau inoiz saskien bidez lortu den handiena da, beraz, badugu zer ospatu”, dio Errigorak ohar bidez.

Ezin hobeak diren emaitza horien atzean “komunitate oso baten ahalmen eta ahalegina dagoela” argi gelditu dela azpimarratu du Errigorak. “Errigoraren komunitatea osatzen duten bolondres, ekoizle eta kontsumitzaileek jarritako indarrari esker lortu dugu aurtengo kanpainaren arrakasta. Auzolanari esker soilik da hau posible!”.

Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon
2024-05-07 | Ahotsa.info
Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak... (+)
Erdiz Bizirik plataformak meategiko UGEParen kontrako alegazio sinadurak bilduko ditu
2024-02-09 | Ahotsa.info
Heldu den asteazkenean, otsailaren 14an, batzar irekia eginen dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera. (+)
"Mobilizazioak emaitzak eman ditu"
2024-01-25 | Ahotsa.info
Gaur ostirala, nekazarien sindikatuetako ordezkariek eta azken egunotan mobilizatu direnen bozeramailek Nafarroako Gobernuko Jose Mari Aierdi Landa Eremuko kontseilariarekin izan dute bilera, eta hainbat akordio... (+)
Landa eta Erdiz eremuaren defentsan manifestazio jendetsua Iruñean
2023-04-24 | Ahotsa.info
Ehunka eta ehunka lagun elkartu dira Iruñean Magnesitas Navarra enpresak Erdiz eremuan egin nahi duen meategi proiektua salatzeko. Egitasmo honek naturan eta Baztango jendartean izanen... (+)
AHTren lanak gelditzeko eskatu dute azpiegitura honen aurkako borrokaren 30. urteurrenean
2023-04-17 | Ahotsa.info
Biriatuko udaletxearen aurrean, AHTren aurkako agerraldi masiboa egin dute mugaren bi aldeetan egitasmoaren aurka azken 30 urte hauetan agertu diren mugimenduek. Azpiegituraren aurkako borrokak bizi... (+)
gora