Sasiak begiak eta hontzak belarriak.

Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


2025eko uztailaren 23a
ELB sindikatua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Laurent Duplomb Frantziako senatariaren lege proposamena salatu du ELBk prentsa ohar bidez. Parlamentariek "laborarien lana erraztu nahi dutela diote", adierazi du sindikatuak, baina funtsean "laborantzaren eredu industrial eta produktibista baten zerbitzura den lege korporatiboa" sinatu nahi dutela. "Giza osasunerako eta ingurumenerako" pestizida horien "kaltegarritasuna zientifikoki frogatuta" dago, ziurtatu du.

Legeak instalazio kopuruaren muga aldatu nahi duela ere salatu du sindikatuak. Modu horretan etekin ekonomikoak handituko direla uste du, baina ohartarazi du enpresa handiak liratekeela onuradunak eta nekazariak kaltetuak. Hori dela eta ELBk dei egin zien euskal diputatuei lege emendakinaren kontra egitera. Ezkerreko parlamentariek hainbat zuzenketa aurkeztu dituzte, baina "txostengileek instituzioak desbideratu dituzte gaitzespen mozio bat aurkeztuz, legea batzorde misto paritarioan bozkatua izan dadin, gehiengoa eskuin eta eskuin muturreko parlamentariek osatua".

Kazetak argitaratu duenez, ikasle batek Duplomb Legea geldiarazteko sinadura bilketa bultzatu du, "langileentzako, herritarrentzako, ingurumenerako, ekonomiarako eta gizarte osorako" arriskutsua delako. Hamabi egunetan 1.6 milioi sinadura baino gehiago lortu ditu, eta eskaerek 500.000 sinadura lortu behar dituzte Asanblada Nazionalean eztabaidatuak izateko aukera izan dezaten. Legebiltzarraren jarduera bueltatzen denean helduko diote gaiari, urrian.

Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak... (+)
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
gora