Ardiak dituen edonor ahal da artzain? Edo ardiak gustuko dituen afizionatu bat besterik ez? Ez dakit non kokatu neure burua, erlezain izan nahi dut eta agian batzuentzat banaiz, baina noiz da bat erlezain?
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Badaramakizkit erleak zaintzen urte batzuk baina ez dut erlezain naizela ziurtatuko didan agiririk, are gutxiago erleak ondo zaintzen ditudala ziurtatuko duenik.
Erlezaintza ikasketa luzea dela esan nezake, bukatzen ez den ikasketa. Ez dut inongo tutoretzarik, ikasteko modua ere akatsetatik ikastea baita.
Erleekin lanean nagoenean ez dut jakiten eginiko lanekin asmatuko dudan…
Astean pare bat aldiz irekitzen ditut erlauntzak. Irekialdi bakoitzean nire ustez mesede gehien egingo dion manipulazioa egiten diot eta hurrengo irekialdira arte ez dakit egindakoa ongi egina izana den. Askotan pasatzen zait etxera iritsi eta “erlauntza horri zera beharrean hura egin banio…” eta hurrengo irekialdian konfirmatzen diot neure buruari “ba bai, hobea zuen erlauntza horrek hori egin ez banio”.
Geroz eta ikastaro gehiago daude erlezaintzan, hastapenerako edo profesionalentzako, formakuntza medioak behar dituen ofizio eta afizioa da.
Erleen galerak gure galera ekarriko duela esana da, behar beharrezko intsektu polinizatzailea dela ere badakigu. Beraz, ea ikusarazten ditugun erlezaintza, erlea eta gure jakintzak erleekiko.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545