Asteroko buletina
Urrian bota ongarri, araberan uzta berri

Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta abeltzain gehienek lan egin dezatela modu ekologikoan, baina erreleborik gabe gelditzen ari dira asko", ohartarazi dute.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2024ko martxoaren 15a

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Mahastiak, olibondoak, fruta-arbolak edo fruitu lehorrak dira gehien hazi direnak, baina baita landatutako lurrena, zerealena, barazkiena edo lekaleena. Abeltzaintzari dagokionez ahuntzak dira gehien hazi direnak. Bi gaztandegi gehiagok ekoizten du modu ekologikoan. Guztira 76 dira abeltzainak sektore honetan.Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak agerraldian eman ditu datu horiek gaur. 2024rako erronken artean jarri dute ENAC izeneko ziurtagiria eskuratzea, produktu eta zerbitzuen kontrola adierazten duena da. Horrez gain, ekoizpen-ekologikoari iraunkortasun-eredu gisa balioa ematea eta 2030erako lurren %25 ekologikoa izatea lortzeko helburuari eustea. "Abeltzainak eta nekazariak behar dira erronka horiek erdiesteko eta errelebo falta sumatzen ari gara", adierazi du NNPEK-ko Kattalin Barber komunikazio arduradunak. 

Nafarroako Azoka Ekologikoa, Ekomerkatua, sentsibilizazio kanpainak egiten dituzte urtero. Aurten, erakusketa ibiltari bat ere badute: Egin zaitez eko. Ekoplanak izeneko proposamena ere bai: 17 ibilbide Nafarroa osoan ekoizleak bisitatzeko, naturarekin hartu emana izateko eta elikagai ekologikoekin lan egiten duten jatetxeak proposatzeko.

"Iritsi den lehen larrialdi zerbitzua izan gara zenbait tokitan, herritarrak oso eskertuta daude"
2024-11-05 | Euskalerria irratia
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen... (+)
Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak... (+)
"Iratiko basoa biosferako erreserba izendatzeak eremua are babestuago izatea ekarriko du"
2024-07-16 | Euskalerria irratia
Uztailaren hasieran izendatu zuen Unescok Iratiko basoa biosferako erreserba. Aezkoako Lehendakari Carlos Buenok goraipatu egin du pausu hori eta uste du baliagarria izanen dela eremua... (+)
"Udaberria arrunta izan da eta uda ohi baino beroago izango da"
Ostegunean hasi da uda. Hartara, udaberriko eguraldiaren balorazioa eta udakoaren iragarpena egin du gaur AEMETek. Apirila 1961az geroztik hilabeterik lehorrena izan den arren, udaberri “arrunta”... (+)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"
2024-02-22 | Euskalerria irratia
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora