Asteroko buletina
Apirila biribila, zerria urdandegin gosiak eta hotzak hila.

Ni, Urumea


2024ko martxoaren 10a

Sinopsia: "Izokina, berriro, igerian dabil nire altzotan eta iturburuetan Piriniotako muturluzea eta bisoi europarra bizi dira oraindik. Gure arteko harremanaz hitz egin nahi dizuet: garai bateko latsarien laztanez, presek eragindako zauriez, zuen jostaldien kilimez, turbinen burrunbez, arrantzaleen begiradez… Errekaundia, errioa… Urumea. Ur-Mehea. 45 bat kilometrotan, zuen nortasunaren korrontea".

Dokumental etnografiko honek ibaiaren bidean zehar testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu. Horien bidez ibaiari ageriko protagonismoa eman nahi zaio. Urumea ibaiak lehen pertsonan hitz egiten digu bere uraldiez, bere biologia aniztasunaz, jasaten dituen kalteez, eta, bereziki, bere ur-bazterretan bizi den jendearekin historian zehar izan dituen harremanez.

Labrit ekoiztetxeak 2016an sortutako lan honek Cristina Enea Fundazioaren, UR Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, Añarbeko Uren eta Arano, Astigarraga, Errenteria, Goizueta eta Hernaniko udaletxeen babesa izan du

multimedia
Ni, Bidasoa
2012-05-04 | Labrit multimedia
50 milioi urte ditut eta, atzo, orain dela 50.000 urte, zuen arbasoak iritsi ziren lurralde hauetara. Hasieran pentsatu nuen Ama-Lurrak hautatu espeziea zinetela... Baina, zer... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora