Maiatz hotz, urtea botz.

3x11: Argindarren kableei jarraika | Alvaro Campos


2025eko martxoaren 19a

Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori garraiatzeko azpiegiturari. Nola dago antolatuta sare elektrikoa? Azpiegitura bakoitza norena da? Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko gonbidatu dugu Alvaro Campos. Ingeniaritza Termikoan doktorea da, EHUko irakaslea Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan, eta ikerketak egin ditu efizientzia energetikoa, almazenamendu termikoa eta energia berriztagarrien gaietan. Ekintzailea ere bada, energia trantsizio justuaren aldeko taldeetan militatzen du eta. Besteak beste, Interkonexio Elektrikorik Ez! mugimenduan.

multimedia
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | Bizi Baratzea, ARGIA
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz
2025-03-24 | ARGIA, Bizi Baratzea
Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakargu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki.... (+)
2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak
2025-03-10 | Bizi Baratzea, ARGIA
Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte... (+)
gora