Berezko joera, arraina urera eta satorra lurpera.

Lurxurietako hondakindegiaren geroak hautsak harrotu ditu Aiherran

Lurxurietako harrobi zaharreko hondarkindegiaren etorkizuna zalantzan da. Aiherra eta Donoztiri artean, Donapaleuko bidean da harrobia. Baziren hamar urte Durruty enpresak gunea baliatzen zuela hondarkin geldoen biltegi bezala, birziklatzen ez diren hondarkinendako, marbrea, harriak edo betoia bezala.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2023ko maiatzaren 26a
Hondarkindegia dagoen eremua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Joan den abenduan, hondarkin horien metatzeko baimena bukatu zitzaien baina Durrutyk berritu nahi du eta gunea handitu. Aiherrako eta Donoztiriko herriko etxeak kontra agertu dira, baita herritar batzuk ere. Proiektuaren tamaina eta ingurumenean izan daitezkeen ondorioak dira kezka nagusiak.

Afera uztailaren 8a aitzin trenkatuko da, prefetak CODERS batzorde bat bilduko du, ingurumenaz arduratzen den batzorde bat. Ororen buru, prefetak du azken hitza ukanen.

 

Iparraldeko artegi handiena estreinatu dute
Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz... (+)
Domintxaineko Auzteia etxaldean laborariendako lurra eta etxebizitza sozialak banatuko dituzte
2026-09-04 | Euskal Irratiak
Lurzaindiari eta COL etxebizitza sozialen kooperatibari eman dizkiete Etxaluz anai-arrebek Auzteia familia etxaldeko baserria eta lurrak. Sei etxebizitza sozial egin nahi ditu COLek, eta Lurzaindiak... (+)
Uren berotzearekin, itsasoan atzematen ziren arrainak urruntzen ari dira
Itsasoen berotzearekin, arrantzaleen lana aldatzen ari da. Ikerketa berri batek Europa guziko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta kezkagarriak dira emaitzak. Tenperaturen gorakada horien parean, arrainek... (+)
Euri ura hobeki atxikitzeko, ur erreserba berria eraiki dute Lekorneko Garroan
Garroa kooperatibak erabaki du ur erreserba berri baten eraikitzea. Ideia da orain arte galtzen zen euri uraren baliatzea; bero handia den momentu honetan, proiektuak argitan... (+)
Metanizatzaile baten proiektuak polemika sortu du Itsasun
Itsasuko Agerrea etxaldean, laborari batek metanizatzaile bat handitu nahi du, baina proiektu horren kontra mobilizatzen hasiak dira herritar batzuk. Petizio bat abiatu dute. (+)
gora