Asteroko buletina
Jondone Laurendi, esku batean uria, bertzean itxindi.

Latinoamerikaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzen: trantsizio ekosozialaren inguruko eztabaidak Bizkaia Aretoan

Latinoamerikako hainbat herri-eragiletako hamabost bat kide izango dira Bizkaia Aretoan azaroaren 14an eta 15ean Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-ek antolatutako topaketetan. Ekintza guztiak trantsizio ekosozialarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituzten lau panelen arabera antolatu dituzte.


2024ko azaroaren 11

Azaroaren 14an eta 15ean “Trantsizio ekosoziala eztabaidan: Latinoamerikaren eta Euskal Herriaren arteko elkarrizketak” Nazioarteko topaketak egingo dituzte Bilboko Bizkaia Aretoan. Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-en eskutik, helburu bikoitzeko ekimena izango da. Batetik, bizitza antolatzeko modu berriak helburu dituen trantsizio ekosoziala ulertzeko dauden modu anitzei buruz eztabaidatzea; eta bestetik, elkarrizketa soziala eta Latinoamerikaren eta Euskal Herriaren arteko aliantza internazionalistak indartzea, trantsizioko agenda ofizial baten aurrean. Egitarau osoa bere webgunean dago ikusgai.

Latinoamerikako herri-eragile desberdinetako hamabost bat kide izango dira topaketetan, Kolonbiatik, El Salvadorretik, Hondurasetik eta Guatemalatik etorriak gehienak. Horien artean Óscar Sánchez, petrolioaren sektorean aritutako kolonbiar sindikalista, baita Unión Sindical Obrera erakundeko Nazio Zuzendaritzako burua ere; Vidalina Morales, El Salvadorreko ADES Santa Marta erakundeko lehendakaria, meatzaritza metalikoaren hedapenaren aurkako ekimenetan aritua eta “los 5 de Santa Marta” kidetako bat; eta Germán Chirinos, Honduraseko Movimiento Ambientalista Social del Sur por la Vida (MASSVIDA) artikulazio ekologistaren bozeramailea, baita poligono eoliko eta fotovoltaikoen aurkako borroken sustatzailea.

Egitaraua egun bitan dago antolatuta, azaroaren 14 ostegunean eta 15 ostiralean, eta ekintzak lau panelen arabera daude antolatuta: “Trantsizio ekosoziala Kolonbian, Erdialdeko Amerikan eta Euskal Herrian”, “Korporazioak, megaproiektuak, kriminalizazioa eta protesta”, “Eremu paradigmatikoak: energía eta metalen meatzaritza” eta “Trantsizio ikuspegiak klaseko sindikalismotik”.

“Gizarte erakundeetako aktibista eta militanteei, megaproiektuen aurrean eusten duten pertsona eta taldeei eta trantsizio ekosozialaren gaineko ekonomia, energia, geopolitika eta arau alderdiak hobeto ezagutzeko” interesa duen orori zuzendatuta daude topaketak. 80 lagunentzako lekua egongo da eta aldez aurretik izena eman beharra dago emailen bidez javier.gonzalez@omal.info helbidean. 

Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da
2024-11-28 | Julene Flamarique
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life... (+)
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn
2024-11-27 | Julene Flamarique
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak;... (+)
Caparrosoko makroetxaldea salatu zuten Greenpeaceko kideen aurkako epaiketa atzeratu dute
2024-10-24 | Julene Flamarique
Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen... (+)
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta
2024-10-23 | Julene Flamarique
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora