Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

“Landa-aberea da pirenaika, estentsiboari lotua eta kanpoan bizitzeko egina”

Duela lau urte, Ipar Euskal Herriko zenbait ahuntz hazle elkartu eta Ahuntz Pirenaika elkartea sortu zuten, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin: “Pirenaika arrazako ahuntzen hazleak ginen denak, eta instalazio proiektu bat esku artean dutenei arraza hau ezagutaraztea eta honetaz bizi daitekeela erakustea zen asmoa”, azaldu du Joana Parot elkarteko kideak. 1980ko hamarkadan desagertzeko arriskuan egon zen bertako arraza hau, baina abeltzain gutxi batzuei esker bizirautea lortu zuen, eta taldearen lanarekin, orain, pixkanaka berreskuratzen ari da. Elkartea sortu zenean gutxiago ziren, baina gaur, jadanik, hamabi hazle ari dira elkarlanean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko abuztuaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eredu estentsiboari guztiz lotua dagoen arraza da pirenaika. “Ez da barruan atxikitzen ahal, kanpoan bizi da beti, eta gehienak mendira joaten dira taldeetan”, Parotek azaldu duenez. Beste arraza batzuek esfortzu txikiagoa eskatuko dute maneiu aldetik, denbora tarte batez ukuiluan bertan hazteko aukera ematen dutelako, eta pentsa liteke, agian, horregatik hasi zela pixkanaka galtzen arraza: “Zorionez, zenbait hazle hasi ziren borrokan Pirenaika ezagutarazteko eta bergizarteratzeko, eta orain, geroz eta instalazio proiektu gehiagotan itzuli dira arraza honekin lan egitera”.

Pirenaika ahuntzak bi helbururekin hazten dituzte abeltzainek: badira, alde batetik, gasna egiteko darabiltzatenak, eta bestetik, haragitarako hazten dituztenak. “Pitika edo antxume haragia ezagutaraztea ere bada elkartearen asmoa, eta horretarako sukaldariekin ari gara lanean. Orain arte denek pentsatzen zuten haragi kaskarra zela, gizen askokoa… eta ez da batere hala”, Paroten hitzetan. Jatetxeetako sukaldariekin ari dira lanean duela zenbait urtetik, uste oker horri buelta emateko saiakeran.

Ahuntz pirenaikaren festa

Iaz, lehenengoz, Pirenaika arrazaren festa berezia antolatu zuen elkarteak Donibane Lohitzunen. Bertan, hamabi sukaldarik pitika bat sukaldatu zuten, bakoitzak zati bat, errezeta desberdinak proposatuta. “Ulertarazi nahi genion jendeari ez direla zati nobleak bakarrik jaten, dena aprobetxatzen ahal dela, prestatzeko modu desberdinak erabiliz”.

Elkarteak urteotan egindako lana ari da pixkanaka bere fruituak ematen, nahiz eta oraindik argi duten luzea izanen dela bidea, “ahuntzarekiko oraindik ez baita hainbeste interesik. Gasnarendako bai, baina nondik datorren, zer arrazatatik eta hori guztia… zaila da”, gehitu du. Martxan daude, behintzat, eta komunikazio alorra sakontzea du elkarteak orain helburu nagusi. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin ari dira buru-belarri horretan ere.

Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen
2026-06-08 | Garazi Zabaleta
Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino... (+)
Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?
2026-05-29 | Garazi Zabaleta
Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro... (+)
gora