Asteroko buletina
Urrilleko lanetan, agudo zopetan.

(Hazien) Ugalketa prozesuak kolektiboak dira

Azken asteotan hazitegian ibili gara udarako barazkien haziak ereiten eta landaretxoak sortzen. Zenbait landare dagoeneko baratzean daude. Lozorroan zeuden haziei baldintza egokiak eskaini dizkiegu esnatu zitezen; edo, beste era batera esanda, jaio zitezen. Eta jaio dira, eta badoaz pixkanaka aurrera.


2024ko ekainaren 03a

Azken artikuluan, haziek erakusten digutenari so, kolokan jarri nuen "ugalketa/ekoizpena" dikotomia, eta hari beretik tiraka jarraitu nahi nuke oraingoan ere. Noiz gertatzen da, zehazki, landare eta hazien ugalketa? Eta jaiotza? Baratzeko aurreko denboraldian polinizatuak izan ziren loreetatik etorri ziren haziak. Orduan gertatu zen, nolabait esanda, "ernalketa". Haziok, beraien baitan (eta guk propio sortutako biltegi fresko samar batean) gordeta egon ostean, orain eman diete bide landare berriei. Guk lagunduta.

Charis Thompsoni irakurri nion behin "ugalketa-koreografiak" kontzeptua, zeinak ugalketari bestela begiratzera eraman ninduen. Ordurako nahiko ondo ikasia nuen DBHko biologiaren mezu nagusia: ugalketa, gehienetan, "sexuala" da, eta espezie bereko bi kideren material genetikoaren nahasketaren ondorioa da, normalean "sexu ezberdinetako" bi kideena. Azkar eta gaizki azalduta, hau zen niretzat ugalketaren funtsa. Baina, Thompsonen ideiak lagundu zidan ikusten ugalketa prozesu biologiko-genetikoetatik harago doala, eta horretan, maiz, espezie ezberdinetako hainbat eta hainbat kidek parte hartzen dutela. Horren erakusle dira hainbat kulturatan giza-ugalketa antolatzeko eta ulertzeko sortu diren hamaika modu. Baita nekazaritzan eta hazien ugalketan gertatzen dena ere. Barazkien kasuan, non gertatzen da, zehazki, "ugalketa"? Kokatu dezakegu ugalketa soilik espezie bereko bi norbanakoen material genetikoaren nahasketa gertatzen den une horretan? Nire iritziz, ugalketa ezin da ez ulertu, ez azaldu, gizaki eta bestelako zenbait izakiren eskuhartzea kontuan hartu gabe. Beraz, biologiak emandako azalpen nagusia hankamotz geratzen zaigu. Are, esango nuke azalpen horrek, besteak beste, diskurtso heteronormatibo eta antropozentrikoa indartzeko funtzioa izan duela eta baduela. Izan ere, alde batetik, nagusiki ar eta eme baten beharrean kokatu du ugalketa; bestetik, espeziearen barruan kokatu du, gizakiok egindako espezieen araberako sailkapena (zeinetan gizakiak balizko klasifikazio hierarkikoaren goialdean agertzen garen) finkatuta. Baina errealitatea guztiz bestelakoa eta konplexuagoa da.

Baratzean biltzen ditugun hazien jaiotzan edo esnatzean izaki askok eragiten du. Beraz, baratzean ikusten, sortzen eta elikatzen ditugun ugalketa-prozesuak koreografietatik gehiago dute, bi pertsonen arteko ekintzatik baino. Koreografia horietan, baina, denek ez dugu eragiteko gaitasun bera; denek ez diogu elkarri modu berean eragiten. Hortaz, koreografiaren ideia horrek ugalketari lotutako azalpen heteronormatibo eta antropozentrikoak deszentratzen laguntzeaz gain, ugalketaren harreman plural horiek egituratzen dituzten botere-harremanak bistaratzeko ere balio diezaguke. Ugalketa ez baita "naturan", berez, gertatzen den zerbait; izaki askoren eragina eta borondatearen ondorioa da. Maiz, borrokatua.

Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak
2024-12-02 | Marta Barba Gassó
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko. (+)
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan
2024-06-17 | Marta Barba Gassó
Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista... (+)
Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz
2024-03-25 | Marta Barba Gassó
Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek. (+)
Zaintza Sistema eta Continuum-a
Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan... (+)
Hazien piratak eta lapurrak
2023-09-11 | Marta Barba Gassó
Udaran jasotzen da hazi mordoa baratzean, izan udako fruituak biltzearekin batera jasotzen ditugunak (tomate, piper, kalabazin, edo luzokerren haziak kasu), izan neguko barazkiak loratzen edo... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora