Eztago ilargia beti bere betean

Hautaketa okerra

2016an diputazioko agintariek esaten zuten, (Noticias de Gipuzkoa-k Si la incineradora supera argitaratua 2016/06/24) errauskailuak isuritako dioxinen  kopurua uneoro neurtuko zela. (…) Hurrengo manifestazioa, Erausketarik ez lemapean, maiatzaren 11n, arratsaldeko seietan, Lasarteko Okendo plazan izango da.

 

 


2019ko apirilaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2017an Diputazioko agintariek Josep Riverak, dioxinen aditua ekarri zuten, esateko jarraipen zorrotza eginez gero, dioxinek ez zutela kalterik eragiten, baina, eragiketa honek ze kostua daukan ez zuen argitu, bai ordea, bera ez zela biziko errauskailu baten ondoan. Portzierto arestian Bartzelonako errauskailuak eragindako dioxinen isurpena dela eta, itxiera partzialaz hitz egiten ari da. Zertxobait beranduago 2017an Fernando Palaciosek eta Eduardo Rodriguez Farrek CSISeko adituak deskubritu zuten ingurumen baimen bateratuan jasota ez zeuden 12 substantzia toxiko. Aurten Gurasosek elkarteak, 2016an diputazioko agintariek esandakoa gezurtatuz, argi utzi du dioxinen eta metal astunen isurpenen neurketa ez dela jarraia izango, orduan galdera da diputaziokoek zertarako ekarri zuten Josep Rivera? gutaz farre egiteko? Orain dela hilabete bat  Abel Arkenboutek Toxiko Watch eko kideak, diputazioko agintariek emandako informazioa berriro gezurtatuz, hurrengoa esan du, errauskailuek dioxinen isurpenak legeak jarritako muga gaindituz gero, ordu erdian ezin direla geratu, sei aste behar baitira! Edonola ere, hori baino larriagoa iruditzen zait jakitea errauskailuen kasuan legea ikerketa zientifikoen atzetik doala. Testuinguru honetan, normala da F. Palaciosek eta Eduardo R. Farrek  substantzia toxiko berri horietako aurkikuntza. Bukatzeko J. Riverak bere garaian egin ez zuen bezala, Abel Arkenboutek kutsadura maximoan murrizteko garestitasunaz hitz egin zuen.

Esandako guztiarengatik oraingo baldintzekin errauskailua martxan jartzea arduragabetasun izugarria denez, Gurasosek egindako plana,  osasun arloan prebentzio printzipioa errespetatzen duena, martxan jartzea premiazko gauza izan behar dela.

Bukatzeko hurrengo manifestazioa gogoratu nahi dut: errausketarik ez lemapean, maiatzak 11, arratsaldeko seietan, Lasarteko Okendo plazan izango da. Anima zaitezte!

 

M.A Matak DVn idatzitako artikuluari erantzunez
2026-05-20 | Patxi Aznar
Duela gutxi, Miguel Ángel Matak artikulu bat idatzi zuen El Diario Vasco-n: "Erraustegiak %72 murrizten ditu gas kutsatzaileak zabortegiekiko". Hausnarketa batzuk egingo ditut, baina hasi... (+)
Zarauzko Euskal Jaia eta hondakinekiko erantzukizuna
2023-09-28 | Patxi Aznar
Euskal Jaia baino egun batzuk lehenago, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailaren ohar bat zabaldu zen komunikabide batzuetan, hondakinekiko erantzukizuna eskatzeko. Ohar horretan iragarri zen, halaber, Zarauzko... (+)
Ingurumenaren aitzakia
2021-09-29 | Patxi Aznar
Berriki, EHUk udako ikastaro batzuk antolatu zituen, klima-aldaketaren gaia jorratzeko. Ingurumeneko foru diputatuak, Asensiok, baliatu zituen ikastaroak erraustegiak klima-aldaketari egindako ekarpen positiboa goraipatzeko, eta hori... (+)
Agintariei erantzunez erraustegiaren inguruan
2020-12-21 | Patxi Aznar
José Ignacio Asensiok, ingurumen diputatuak, eta Markel Olanok, ahaldun nagusiak, erraustegi toxikoaren inaugurazioan esandakoari labur erantzungo diot. Esan digutenez, orain dela bost urte, PNVk eta... (+)
gora