Ederra eta ona bi dira

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde batera begiratzen ari dira. Horiek horrela, kanpoko ikuskaritza bat egitea proposatu zuen,  Zubietako azpiegituraren funtzionamenduari buruzko txosten independente bat egin dezan.


2023ko azaroaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Belaustegik, gaineratu duenez, ikuskaritza horren emaitza jakin ondoren, beharrezkoa izango da “arazo bati irtenbidea emango dion elkarrizketa bide bat” abiaraztea. Izan ere, bozeramailearen hitzetan, aurretik egindako txostenek argi islatzen dute “osasunarentzako kaltegarriak” diren mailetan kutsatzen dabilela Zubietako azpiegitura: “Gipuzkoarrek gauzak gaizki egiten ari direlakoaren susmoa dute, eta zerbait egin beharko da hori konpontzeko”.

Elkarrekin Podemos taldeak eskatutako hitzaldian, halaber, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren eta bere presidente Jose Ignacio Asensioren aurka egin zuen plataformaren bozeramaileak. Belaustegiren arabera, herritarrek ezinbestekoa dute azpiegituraren inguruko informazioa jasotze. Era berean, aldundiak ikerketa abiatu beharko lukeelakoan daude, eta aurrean dituen elkarteak kritikatzeari utzi. Ildo beretik, Israelgo presidente Benjamin Netanyahurekin alderatu zuen Asensio sozialista, kritikatua ez izateko erabiltzen duen estrategia berdina dela iritzita.

Arkaitzerreka "porlanez suntsitu" dutela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
“Zubietako erraustegiak bere kutsadura arazoak konpondu ez baina inguruko lurrak are gehiago izorratzen segitzen du: Arkaitzerrekan egunotan erreka bera eta bere inguruak ari dira suntsitu... (+)
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean
2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak... (+)
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu dute, azken tramitearen zain
Arroka plazako Udalinfo bulegoan herritarrentzako informazio gune bat jarriko du azaroan. (+)
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik,... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
gora